Lehiaketak eta bekak

Urretxu eta Zumarragako XXX Lore Sariketa 2019

O I N A R R I A K

HELBURUA: Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea.

EPAIMAHAIAREN ERABAKIA: Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 17tik 28ra bitartean, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da.

SARIAK

  • Kaleko balkoi eta leihoen artean: 10 sari
    • Sari bakoitza: 50 euro, diploma eta oparia.
  • Baserrien artean: 6 sari
    • Sari bakoitza: 50 euro, diploma eta oparia.

Oharra: Gure helburua herritarrak Zumarraga eta Urretxu zaintzera eta apaintzera animatzea da, eta ez lehia bultzatzea; horrenbestez, ez dugu mailarik bereiziko sarietan, eta aukeratutako balkoi, leiho eta atariak era berean sarituko ditugu. Oraingo honetan ez dugu lehiaketarik egingo, eta interesa eta ahalegina sarituko ditugu. Beraz, aukeraketa egiterakoan ere, bi gauza horiek baloratuko dituzte gehien Udalek.

SARI BANAKETA: uztailaren 12an egingo da, eguerdiko 12etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.

ANIMA ZAITEZ !!


Oinarriak hemen

LORE SARIKETA 2019 oinarriak.pdf
Popular 42.05 KB 304
08/06/2019 13:03:33