Lehiaketak eta bekak

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko I. Argazki Lehiaketa - Oinarriak

OINARRIAK

PARTAIDEAK: Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

KATEGORIAK: haurrak (16 urte arte), eta helduak.

GAIA: mineralak eta fosilak, 2017ko azaroaren 4 eta 5eko Urrelur astearen programazio barruan.

AURKEZPENA: azaroaren 8ko arratsaldeko 2ak arte.

OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango du. Lanak JPG formatuan bidaliko dira, argazkielkartea@gmail.com helbidera. Lanak bidaltzeko mezu elektronikoan, egilearen datuak adieraziko dira, hala nola izen-abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia.

  • Mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko da, hura jaso dela frogatzearren.
  • Argazkiak edita daitezke.
  • Artxiboa BEREIZMEN TXIKIAN bidali beharko da.
  • Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, eta argazkiak inprimatzeko asmoarekin, artxibo digitala BEREIZMEN HANDIAN aurkezteko eskatuko die antolakuntzak irabazleei.

EPAIMAHAIA: argazkigintzan ospe handiko pertsonak izango dira.

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazki onena baloratuko da, eta egile berak ezingo du saria jaso behin baino gehiagotan.

ERABAKIA ETA SARI BANAKETA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2017ko azaroaren 17an izango da, arratsaldeko 7etan, Urretxuko Kultur Etxean. Sari banaketaren ekitaldia, berriz, 2017ko azaroaren 24an, Urretxuko Udaletxean, arratsaldeko 7etan.

SARIAK: Honako sari hauek izango dira:

  • Argazki onenari: 150 €
  • Bigarren argazki onenari: 100 €
  • Herriko argazki onenari: 100 €
  • Gaztetxoen argazki onenari: Mineral bat

Bide batez, aurkeztutako argazkiak 2018ko Urrelur asteko egitarauan erabili ahal izango dira.

Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute. Sariren bat irabazitako lanak latzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.

ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03 80 88


Dokumentua:

Urretxuko udala