Elurretako lehoinabarren aztarnaren bila

Elurretako lehoinabarra Asia Zentraleko goi mendietan bizi da. Himalaian 6.000 metroko altuerara aurkitu izan dira felido hauek. Bere anatomia indartsuari esker erraz eskalatzen ditu malda luze eta pikoak. Ilea gris kolorekoa du, suabea eta ikaragarri trinkoa. Gizakiak heltzen ez diren mendi urrunak ditu bizitoki. Oso gutxitan egoten dira gizakiak eta elurretako lehoinabarrak aurrez aurre. Horregatik dakigu horren gutxi animalia hauen inguruan.
Elurretako lehoinabarra lurralde menditsu askotako tradizio, elezahar eta sinesmen askoren protagonista da. Mendi sakratuen babeslea da, botere espiritual eta jakinduria iturri bat. Nepaletik hasi eta Errusiarainoko mendietako indigena eta xamanen erritual erlijiosoen parte dira elurretako lehoinabarrak. Animalia mitiko bat da, izpirituaren eta mundu naturalaren arteko lotura bat.
2004. urtean Xabi Ormazabal Aristegi (Urretxu, 1981) elurretako lehoinabarra bilakatu zen, Komunismo (7.495 m), Khan Tengri (7.010 m), Pobeda (7.134 m), Lenin (7.134 m) eta Korgenewskaya (7.105 m) mendiak igo ostean. Handik bere bidea jarraitu zuen Himalaiaraino. Isilik, zarata handirik egin gabe. Ia oharkabean, elurretako lehoinabarrak bezala. Azken aztarnak Jainkosa Turkesaren aldapa pikoetan utzi zituen, Nepal eta Txina banatzen dituen Cho Oyu mendian.
Asko dira bere aztarnak jarraitu nahi dituzten mendizaleak. Ezkutuan eta bakardadean ibiltzen den arren elurretako lehoinabarrak beti uzten du arrastoa. Beka honek aztarna horren atzetik jarraitzen lagundu nahi du. Hori bai, ez ahaztu elurretako lehoinabar batekin gurutzatzen bazara kamuflatzeko izugarrizko gaitasuna dutela, gizakiontzat ia ikusezin egin arte.
xabier ormazabal beka 2023 oinarriak
xabier ormazabal beka 2023 oinarriak

Xabier Ormazabal bekaren historia apur bat

2015
Beka sortzeko lehenengo bilerak egin ziren, oinarriak eta zehetasunak argitzeko eta proposamena bat prestatzeko.

2016
Beka sakontzen jarraitu zen, eta zirriborro bat lantzen hasi zen.

2017
Urretxuko Udalak,  Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko, eta bere mendi ibilbidea eredutzat hartuta,  beka baterako lehen deialdia egin zuen 2017an, maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzeko (eskaladan, alpinismoan, liburu edo gida edizioetan, ikus-entzunezko edizioetan,  materialen hobekuntzan).
Ekainaren hasieran, deialdiarekin lotuta, Mendi Festa ospatu zen. Andoni Ormazabal anaia izan zen bultzatzailea eta Udalak bat egin zuen berarekin. Baina asko dira aletxoa jarri duten lagunak, proiektu honetan lagundu digutenak. Horien artean ezin aipatu gabe utzi Gorka Karapeto eta Patxi Usabiaga eskalatzaile ezagunak eta Alex Txikon bera, alpinista eta Xabierren sokakidea ere izandakoa. Hirurak izan genituen Bekaren lehenengo edizioaren aurkezpenean, beraien presentzia eta parte hartzearekin  bultzada berezia emanez proiektuari.

2018
Bekak gaztetxoen artean mendiko jarduera bultzatzea du helburu eta Urretxuko Udalaren (Xabiren jaioterria) apustua da, Xabier Ormazabalen oroimena eta bizi-eredua bizirik mantentzeko konpromisoa duena eta gazteen artean mendizaletasuna bultzatzeko sortua.

Nabarmentzekoa da parte-hartze handia izan zela, 8 proiektu, baita ere aurkeztutako proiektuen kalitatea eta aniztasuna, alpinista- eta eskalada-proiektu hutsetatik gizarteratze- eta hizkuntza-integrazioko proiektuetara. Kontuan hartuta lehen edizioa zela eta ezarritako adin-muga 24 urtekoa,  partaidetza ona izan zen. Unai Mendiak, Mikel Zabalzak eta Oscar Gogorzak osatutako epaimahaiaren erabakia ez zen erraza izan, eta azkenean Iker Madozek aurkeztutako proiektua aukeratu zuten.

Ekainaren 1ean, Mendi Festaren bigarren edizioa egin zen,  eta herriko eskalatzaileek diseinatutako Street Bouletako lehiaketa herrikoia prestatu zuten. Nabarmentzekoa da parte-hartze handia, 14 urtetik gorako kategorietan ehundik gora lagunek eman zuten izena. Mikel Linazisoro, Zuriñe Arrue, Ander Mendieta, Irati Anda, Gorka Karapeto, David Carretero eta Iñaki Marco eskalatzaileek parte hartu zuten, eta giro bikaina izan zuten.
Mendi Festa bukatu ondoren,  Xabier Ormazabal bekaren lehen edizioko proiektu garailea izendatzeko ekitaldia egin zen Labeaga aretoan.  Irabazlea Iker Madoz izan zen “Pausoz Pauso Gasherbrum 4” proiektuarekin, eta 2.500 euroko  saria jaso zuen.
Sari banaketaren ekitaldi instituzionalaz gain, Alberto Iñurrategi, Alex Txikon, Felipe Uriarte, Joxean Mulas eta Koke Lasa bezalako izen ospetsuek ere parte hartu zuten ekitaldian; mendiko proiekzioen festa bat ere izan zen, Orain (film labur saritua Mendifilm jaialdian) eta Arkaitz Iurritak aurkeztutako Sokaren beste alde batean.

2019
Ekainaren 1ean, bigarren Bekaren deialdia egin zen; aldez aurretik, goiz eta arratsaldean, Mendi festaren barruan Boulder bloke bat muntatu zen Gernikako Arbola plazan, eta bertan ekitaldiak egin ziren; ondoren, Beka berriaren ekitaldia Labeaga aretoan, eta 2017ko Iker Madozek irabazitako proiektua aurkeztu zuen.

2020
Aurkeztutako proiektuen balorazioak egiteko unean COVID-19 pandemia egoerak harrapatu gintuen eta 2020ko apirilaren 28an mahai teknikoa elkartu zen online: Oscar Gogorzak, Unai Mendiak eta Mikel Zabalzak osatutako epaimahaiak deialdira aurkeztu ziren lau proiektuak aztertu ondoren, Ander Zabalzaren “Paredes vírgenes en latitudes cercanas al Artico” proiektua suertatu zen irabazle: 2019ko deialdiko beka: 2.500 euro.

Pandemia tarteko, irabazlearen izendapena online eta publikorik gabe egin behar izan zen. Bestalde, bidaiatzeko arazoak direla eta, Anderrek proiektua egiteko luzapena eskatu behar izan zuen eta posible bada, 2021ean egingo du.

2021
Maiatzaren 28an hirugarren Bekaren deialdia egin da. Zoritxarrez, COVID-19 pandemia egoera dela eta segurtasun neurriak hartuta egingo dugu aurkezpen ekitaldia.
Ander Zabalzaren “Paredes virgenes en latitudes cercanas al Artico” proiektua azalduko dugu.
Beste proiekzio bat ere ikusiko dugu: Iñaki Peña zuzendariaren “Mendian Hil, Hirian Hil' dokumentala;  ondoren solasaldia egingo da Felipe Uriarterekin eta omenalditxoa egingo zaio berari.

Funtsean aurreko edizioko oinarri berdinak dira. Udalak bere alea jarri nahi du mendizaletasuna bultzatzeko eta Xabi Ormazabal mendizale handiaren izena oraindik handiago egiteko balio badu, gogobetez lagunduko dugu aurrera ematen.

2022
Bi urteko geldialdiaren ostean, Xabier Ormazabal Mendi Festa ospatu zen. Azken bi urteetan COVID-19aren pandemiak eta gaizaren hedapena geldiarazteko osasun neurriek posible egin ez zutena.

Gernikako Arbola plazan boulder txapelketa herrikoia antolatu zen, txiki eta helduentzat; eskalada eta mendia gustuko duen edonori zuzendua. Toki berean egin ziren umeen jolasak, eskalada topaketa eta arratsaldean berriz goi mailako eskalada desafioa: EMFko eskalatzaile gazteak, Esther Cruz, Patxi Usobiaga, Iker Pou, Ane Hernani, Gorka Karapeto eta Leire Agirre aritu ziren lehian.

Desafioa amaituta, Labeagako ekitaldia hasi zen, bertan 3.edizioko bekaren irabazlearen izena ezagutu genuen: Maialen Rojo. Horrez gain, mendi zinema sesioa ere egin zen, Itziar Zabalaren AMAGANA, Mikel Gurrea eta Haizea Osesen HELTZEAR eta Pou anaien AUPA POU, BIZITZAREN SOKARI LOTUTA pelikulekin.

2023
Maiatzaren 26an, Xabier Ormazabal Bekaren edizio berri bat aurkezten da Labeaga aretoan, “Xabi Ormazabal Beka Festa” bezala prestatutako programaren barruan.

Horrela, Urretxuko Udalak aurreratu du, Andoni Ormazabalekin elkarlanean, ekitaldi bat prestatu dutela 2017an hasitako bideari jarraitzeko. Izan ere, beka hau mendizale gazteei zuzenduta dago eta horrela aurtengo edizioan lanak aurkezten dituztenek 1999. urtetik aurrera jaiotakoak izan behar dira.

Ekitaldi honetan Beken irabazleek egindako proiektuak aurkeztuko dituzte:
- Ander Zabalza, 2019ko bekaren irabazlea (Covid pandemiagatik atzeratua)
- Maialen Rojo, 2021eko bekaren irabazlea
Honako hauek ere proiektatuko dira:
ITZALAK, Alex Areizagarena, (Mendi Film Jaialdian estreinatutako filma)
MANASLU NEGUAN, Alex Txikon

2024
Bekak gaztetxoen artean mendiko jarduera bultzatzea du helburu eta Urretxuko Udalaren (Xabiren jaioterria) apustua da, Xabier Ormazabalen oroimena eta bizi-eredua bizirik mantentzeko konpromisoa duena eta gazteen artean mendizaletasuna bultzatzeko sortua.

2023ko Beka deialdian 5 proiektu aurkeztu dira:

  1. Torres del trango: Apertura en la cara N de la torre sin NOMBRE
    Ibon Mendia Zabalza Joseba Iztueta -Unai Cobos 
  2. "Tierra de de Cóndores"
    Ritucaba Blanco Mikel Etxeberria Goikoetxea Alfonso Martinez Lazaro
  3. Escalada en Patagonia. "Eskalada era askean Patagonian"
    Jon Inoriza Serrano
  4. Mendi Eskia Bizikletan Alaskan
    Ainhoa Unanue Bereciartu
  5. Escalada en libre a El Capitán, Yosemite (California)
    Alfonso Martinez Lazaro
Proiektuak baloratu dituen mahai teknikoa honako pertsona hauek osatu dute:
  • MIKEL ZABALZA         
  • UNAI MENDIA             
  • OSCAR GOGORZA

2023ko Xabier Ormazabal bekaren proiektu irabazlea:

PROIEKTUA: Mendi eskia bizikletaz Alaskan
EGILEA: Ainhoa Unanue Bereziartua

Beka eskakizuna

Please let us know your name.

Please let us know your email address.

Please write a subject for your message.

Please let us know your message.

Atxiki proiektuaren fitxategia

Ez erabili karaktere arrarorik ezta hutsunerik dokumentuaren izenean.

Idatzi kode hau behean:
Kodea ez da zuzenea

Formulario honetako eremu guztiak derrigorrezkoak dira.

Bidalketarekin batera erabilera baldintzak onartzen dituzu.

[jux_easy_instagram_feed id=2]

2018 Xabier Ormazabal beka - Aurkeztutako lanak eta sariak

2018 Xabier Ormazabal beka - Street boulder aurkezpena

2018 Xabier Ormazabal beka - Street boulder

2019 Xabier Ormazabal beka - Mendi festa

2022 Xabier Ormazabal bekaren sari banaketa

2022 mendi festa

2019 ANDER ZABALZA BEKA

Deskargatu proiektua

Apertura en paredes vírgenes en latitudes cercanas a las Árticas

2023 XABIER ORMAZABAL MENDI FESTA ETA BEKAk

Xabier Ormazabal beka - 1

Xabier Ormazabal beka - 4

Xabier Ormazabal beka - 7

Xabier Ormazabal beka - 2

Xabier Ormazabal beka - 5

Xabier Ormazabal beka - 8

Xabier Ormazabal beka - 3

Xabier Ormazabal beka - 6

Xabier Ormazabal beka - 9

Urretxuko udala