Select your language

2026ko ERREKA EGUNA: izena emateko epea ireki da

2026ko ERREKA EGUNA: izena emateko epea ireki da

Beste urte batez, Erreka Eguna 2026an parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure inguruneaz gozatzeko eta, guztion artean, gure errekak zaintzen eta kontserbatzen laguntzeko aukera izango dugu.

Hitzordua:

📅  irailaren 26an, larunbatean,

🕙 goizeko 10:00etatik 12:30etara,

📍 Areizaga – Kalebarren plazan

Materiala banatu ondoren, erreka garbitzeari ekingo diogu. Gainera, jolas eta tailer didaktikoak ere izango dira.

Lana amaitutakoan hamaiketakoa egingo dugu Areizaga - Kalebarren plazan.

Izen emateak

Izen ematea egiteko bidali posta elektronikoa ingurugiro.ur@urretxu.eus helbidera edo Urretxuko udaletxeko 943038082 telefono-zenbakira deitu eta izena eta DNI zenbakia eman (beharrezkoak dira asegururako).

📌 Izena emateko azken eguna: irailak 22

Gogoratu jarduerarako arropa aproposa eraman behar dela eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dutela.

Egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, har ezazu bitartean gure agurrik beroena!

Select your language

Urretxuko udala