Featured

2026ko +65 Foroan parte hartzeko deialdia egiten du Urretxuko Udalak

2026ko urtarrilaren 22an egingo den +65 Foroan parte hartzeko deialdia egiten du Urretxuko Udalak

 

Urteko lehenengo saioa urtarrilaren 22an izango da, ohi den bezela, hilaren azken aurreko ostegunean, 17:00etan, Aizpuruenea Kultur Etxean. Saio honetan, abiapuntu bezala, urteko planifikazioa eta edukiak finkatuko dira parte hartze prozesu baten bitartez. 

+65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera bat da.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora 693 900 568 telefonora edo gizarte@urretxu.eus helbidera jo dezakezue.

Urretxuko udala