1906. urte aldera Urretxu nolakoa zen ikusteko aukera ematen digun argazki panoramikoa. Nabarmentzekoa da gaur egun "alde zaharra" izenez ezagutzen dugun zonaldeko etxebizitzen kontzentrazioa.
Begira baita ere “jatorrizko” errepide nazionala, inklinazio handiz Santa Barbararantz igotzen zena. Gure aurrean, bide horren zati bat ikus dezakegu eta hortik ibili, “Errege Galtzada" izenekoa: XIV. mendean eraikia, Gaztelako lautada (eta horrenbestez, Erregea eta bere Gobernua) Frantziarekin lotzeko asmoz. 1940. urte hasieran, eta garraio-premietara egokituz, Santa Barbarako egungo errepidea eraiki zen, distantzia handiagoarekin, baina desnibel txikiagoarekin.