Jose Mari Iparragirreri omenaldia bere heriotzaren urteurrenean
1881eko Apirilaren 6an Jose Mari Iparragirre Zozabarron hil zela gogoratzeko omenaldi xumea antolatu dute Itsasoko eta Urretxuko Udalek.
2020ko Apirilaren 6an Zozabarron, Itsason Gernikako Arbola bat landatuko da, Jose Mari Iparragirre hil zen tokian, gaur egun bere omenezkzo monolitoa dagoen tokian. Horretarako Itsasoko udal ordezkariak, Urretxukoak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta herritarrak elkartuko dira eta haritza landatuko dute.