2020ko Nazioarteko Folklore Jaialdian Iparragirreren figura omenduko da, bizi izan zen herrietako taldeekin batera.
2020an Iparragirre jaio zenetik 200 urte ospatuko direla ikusita, Lurrak urtero ospatzen duen Herriarteko Folkloren Jaialdia Iparragirreri begira egitea da proposamena.
Jaialdira, Iparragirrek ezagutu zituen edo bizi izan zen herrietako taldeak gonbidatu eta beren bizitzaren pasarteak kontatu edo bizipenen errelatua egitea da ideia. Horretarako taldeen dantzak eta Iparragirreren inguruko testuak edo bere abestiak uztartuz.
Gainera, Iparragirre eta Angelaren trajeak egiteko aukera polita da, gerora ere antzerkietan edo ekitaldietan erabili daitezkeenak. Egunean bertan, aurkezleak eramango du Iparragirreren arropa