Bertsoaren harria

Gure ondare material eta inmaterialaren parte diren artelan horiek ezagutarazi nahi dituen liburua da hau, zentzu anitzean: irudia, bertsoa, giroa, hausnarketa


Proiektuaren proposamena bertsoak sortu duten ondarea ezagutaraztea da, eta garai haietako bizipenak berreskuratzea. Hauek dira ondare ibilbidea osatzen duten bertsolari, herri eta eskultoreak:

Euskal Herri osoko herri ezberdinetan zehar egindako ibilbidea da, bertsolarien omenez harrizko estatuak dituzten herriak.  Herri horien artean Urretxu dago, Iparragirreren omenezko estatuarekin.

BERTSOAREN HARRIA 
Liburua Koldo Izagirrek idatzi du, eta argazkilariaren begirada eta idazlearen luma batzen ditu lan honetan. Bertsoaren eta bertsolaritzaren inguruko hausnarketa originala proposatzen digu; bertsolaritzaren ikonografia publikoa oinarri hartuta. Irudiz, aipuz eta pentsamenduz betetako hausnarketa da. Arte liburu sendo eta irmoa ez izan arren, edizio berezia izango du, oso zaindua; irudietan arreta berezia jarriz.

BERTSO SAIOA ETA SOLASALDIA
Aurkezpenaren egunean, Urtarrilaren 14an, Koldo Izagirrek Iparragirreren inguruko hitzaldia eskainiko du udaletxeko atarian, eta Maialen Akizu eta Iñaki Murua bertsolariek bat-bateko saioa eskainiko dute. 

 

Urretxuko udala