Haur koru topaketa

Iparragirreren bizitza eta kantuak ezagutzera ematea


Proiektu honek haurrentzako hiru abesbatzen hiru topaketa proposatzen ditu; topaketak (kontzertu eran) Jose Mari Iparragirreren figuraren inguruan izango dira.

Topaketaren helburu nagusietako bat parte-hartzaileek Jose Maria Iparragirre idazle eta abeslari ezagunaren obra eta biografia ezagutzea da, eta gainera, bisitatzen gaituzten haurrek Urretxu ezagutu dezatela.

 

Iparragirreren figura lantzeaz gain, proiektuak ikasleen adimenak mundura zabaldu, haien kultura humanistikoa indartu eta praktika artistikoan sakondu nahi du kantu koralaren bidez. Hari eta gitarra laukote profesional batekin lan egingo dute, eta horrek estetika "klasikoa" barneratzeko aukera emango die.

Kontzertuak "mugaren" bi aldeetan egingo dira, parte hartzen duten abesbatzak Iparraldekoak zein Hegoaldekoak baitira. Horrela, ikasleek jende eta leku berriak ezagutzeko eta beren hizkuntza-ezagutzak eta gaitasunak zabaltzeko aukera izango dute.

PARTEHARTZAILEAK

  • Urretxuko (Iparragirreren jaioterria) Gainzuri eskolako abesbatza. 2020. urtean zehar, Urretxuko Udalak Iparragirreren jaiotzaren urteurrena ospatzeko kontzertuak, antzerkiak eta bestelako emanaldiak antolatu ditu.
  • Intxaurrondo eskolako abesbatza (Gipuzkoa)
  • La Citadelle eskolako abesbatza (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
  • Jean Pujo eskolako abesbatza (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
  • Landatz eskolako abesbatza (Hendaia. Lapurdi)
  • Donibane Garaziko musika eskolako Iparralai abesbatza. (Donibane Garazi. Baxe Nafarroa)
  • Soka laukotea + gitarra bat (Irungo musikari profesionalak)

Antolaketa errazte aldera, 3 kontzertuak 2 asteburutan burutuko dira.

Urretxuko udala