Musika sinfoniko korala

 Gorka Hermosa, Gontzal Mendibil, Blanchard Strings, Goiargi Abesbatza eta gonbidatu bereziak

 Urretxuko San Martin de Tours elizan egingo den kontzertu hau Iparragirreren omenaldi musikal bat izango da. Kontzertuaren lehen zatian Gorka Hermosaren “Urretxutik Mundura” obra estreinatuko da. Obra hontan Urretxuko bi konpositore hauen (Iparragirre eta Hermosa) melodia ezagunenak tartekatuko dira, soka, abesbatza eta akordeoiarekin joak. Kontzertuaren bigarren zatian Iparragirreren kanta desberdinak bertsionatuko dituzte. Kanta hauetako gehienak Gontzal Mendibilek abestuko ditu eta besteak, izen handiko beste abeslari ezagun batzuek. Kontzertua Irailak 12an errepikatuko da Donostiako Trinitate plazan.

 

Urretxuko udala