Aditzen aspektu burutugabeetan, -t(z)en eta -ten
bukaeretan, zenbaitetan azkeneko n kontsonanteak
galtzeko joera du, beraz, ez da gertakari orokor bat. Kasu
honetan ere hizketa moduak eragina izango du. Galera hori ondoko
inguruneetan gertatzen da:
t(z) en + dV > t(z) e + V: Ez da orokorra, baina
ageri dira honelako adibideak.
egiten dituzte > eitteittue
horiek ekartzen dituzte > oikartzeittue
t(z) en + gV > t(z)e + gV:
joaten ginen > jutegiñen
jotzen genuen > jotzegendun
saltzen genituen > saltzegenduzen
t(z)en + zV > t(z)e + zV: Adibide hauek salbuespen
gisa erabil ditzakegu aurrerago aipatuko dugun sandhien kasuan.
ekartzen zuten > ekartzezuen
ematen zidan > emateziñ
gustatzen zait > gustatzezat
t(z)en + V > V + V::
ekartzen hituan > ekartzeittuan
Degeminazioa: Aditzean sortutako galeraren beste arrazoi
bat degeminazioa da, hau da, bi kontsonante berdin elkartzen
direnean bakarra bihurtzea:
esaten nuen > esatenon
gelditzen nintzen > gelditzenitzen
egiten nuen > eittenon
(O)MEN partikulak duen eragina: Aditzean "omen"
partikula tartekatzean, partikula honen hasieran ageri den
o bokala desagertu ondoren, aspektu burutugabeetan
bukaerako n galdu egiten da:
ikatzari indarra ematen omen zaio > iketzai
indarra emate men tzaio
lehorte handia izan omen zen > leorte
aundie iza men tzan