Bi silabatan banatzen diren bi bokalek osatzen duten multzoari
hiato deitzen zaio. Hitz barnean ere ohikoa da hiatoa, eta are gehiago
bokal arteko b, d, r, t, d kontsonante bat desagertu ondoren. Diptongoekin
egin genuen eran, hauei ere "hiato berriak" deituko diegu.
Hauek dira morfema barruan topatu ditugun hiatoak:
- AE: Rafaelek/ bae (gabe)/ aek (haiek)/ dae (daude)/
Aerre (Agerre)
- AO: faola (farola)/dao (dago)/ kao (klaro)
- EA: eamaten (eramaten)/ batea(batera)/ sea (zera)/ geatu
(geratu)/ beatzi (bederatzi)/ beak (berak)/ atea (atera)/ Beasaiñ/
jenealen (jeneralean)
- EO: eotentzan (egoten zen)/ geo (gero)/ zeonen (zegoenean)/
eo (edo)/ beotasuna (berotasuna)/ ezkeo (-ez gero)
- OA: Zuloaa (Zuloaga)/ zoazte/ loaldi/ jobartzoau (jo
behar zioagu)
- OE: sioen (zioten)
- OU: bizimoua (bizimodua)
- IA: dia (dira)/ kriada/ diana (dudana)/ ziar (zehar)/
erretiau (erretiratu)/ ikiagarrizko (ikaragarrizko)
- IO: sioen (zioten)/ balio/ komunio/ derrior (derrigor)/
Eskio (Ezkio)/ ezkio (ez gero)/ barrio
- IE: ziela/ seizientosa (seiscientos)/ ziero (zeharo)
- IU: biurrikerik (bihurrikeriak)/ katiuskaik/ gendiun
(genion)
- UA: estuasun/ guaz (goaz)/ kuadro
- UE: suen (zuten)/ due (dute)
Kasu batzuetan IO hiatoa osatzen duten bokalen artean, y
kontsonante epentetikoa[11]
tartekatzen da bokal artean:
nobiyo/ oliyo/ baliyo
Baita IE hiatoan ere: ihartuta > iyertuta
Bestalde, -i eta –u bokalez bukatzen diren hitzei
a mugatzailea eranstean, y eta b kontsonante
epentetikoak tartekatzea da joera nagusia, nahiz eta salbuespenak
ageri. Kasu honetan y tartekatzea arruntagoa da b
tartekatzea baino, azken hau adibide gutxi batzuetan bakarrik ikusi
baitugu.
tuberiya/ ariya/ ostiya/ gariya/ aundiya/ txikiya/ euzkiya/
txerriya/ ardiya/ tertuliya/ familiya/ berriya/ bazkariya/ ogiya
Hala ere, talde honetan salbuespenak ageri dira:
arpegie/ ogie/ ogia/ rubia/ kontzientzie/ txerria/ ardia/
ixtoria...
u bokalez bukatzen diren hitzetan, tarteka, b kontsonante
epentetikoa tartekatzen da:
altuba/ narruba/ narrutuba/ gixauba/ piñuba/ ganauba
Hala ere joera nagusia bestelakoa da:
barrua/ tellatua/ sua/ merkatua/ katua/ partidua/ soñua/ kontua/
eskua/ zakua/ erremua/ narrua/ porrua/ tratua...
Zenbaitetan hiatoak murriztu egin daitezke. Murrizketaren ondorioz
zenbait bilakaera gertatzen dira:
IE > I:
herramienta > erreminta
si quiera > sikira
paciencia > pazintzi
merienda > merinda
Hala ere, murrizketa hau ez da maileguetan bakarrik gertatzen,
euskal hitzetan eta toponimian ere nabari dira, tartean eta
partikula agertzen bada: Ipiñarritta/ ordubittan /untzitta
Beste zenbaitetan hiatoa diptongoa sortuz eraldatzen da:
EE > EI :
mehea > meiya
kea > keiya
behean > beiyan
Azkenik, asimilazioak ere gertatzen dira:
UE > EE :
gero aldatu egin zuten > geo aldau intzeen
ez dutelako sekula ikasi > ez deelako sekula
ikasi
interesa jarri ez dutelako > interesa jarri
ez deelako
hori bota egin zuten > ori bota intzeen
gero hori ordaindu egin behar dute > geo ori ordaindu
in ber dee
- Hiatoetako bilakabideak:
Bokalez bukatzen diren hitzei a mugatzailea eranstean
sortzen den hiatoak hainbat emaitza eman ohi ditu; hona hemen
zenbait adibide:
- a+a > ia: -az bukatzen den hitzari
mugatzailea eranstean orokorrean -ia sortzen da inguru
honetan: neskia, sokia, baatxuizopia, errotia,...
Hala ere, zenbaitetan ageri dira -ea erakusten duten
formak ere: kritikea, eskusokea,
Disimilazio hau deklinabideko kasu gehienek jasaten dute:
Nork: errekek, sokek,
Nori: guardizillei, serorei,
Noren:prasen, elizen
Norekin: eskuerekin, gaztaiñekin, koskeekin, aizkorekin
Norentzat: eskolentzako
- e+a > ia: ez bukatzen
den hitzari a mugatzailea eranstean -ia sortzen
da: semia, etxia, kalia, atia,...
- i+a > iya: (ikus kontsonante
epentetikoei buruzko atala)
- o+a > ua: oz bukatzen
den hitzari mugatzailea eranstean -ua sortzen da: artua,
astua, artoberua, talua... Oraingo honetan ere zenbait
elkarrizketetan -oa duten formak ageri dira, nahiz
eta joera nagusia ez izan: depositoa, albaitteroa,...
- u+ a > ua : (ikus kontsonante
epentetikoei buruzko atala).
[11]
Hitz baten barnean etimologiari ez dagokion fonema agertzea.
|