Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Fonetika-Fonologia

"...Eskola fundamentuik batez,
eta iskeria re ba sukalden aittuta ikixi det..."

Atal honetan Urretxuko eta Zumarragako hizkeran bokalek eta kontsonanteek dituzten bilakaera fonetikoak dira aztergai. Honela bada, eta beti ere ahozko hizkeran oinarriturik, esandakoa nola esaten den aztertuko da ondoren, hau da, bokalak eta kontsonanteak nola esaten ditugun aztertuko dugu.

 Bokalismoa  Kontsonantismoa
  1. Aldaerak
  2. Diptongoak
  3. Hiatoak
  4. Bokal geminatuak
  1. Herskariak
  2. Dardarkariak
  3. Albokariak
  4. Sudurkariak
  5. Igurzkariak
  6. Txistukariak
  7. Sabaikariak
 Bokalismoa

 4.- Bokal geminatuak

Bokal, kontsonante, silaba edo hitz bat errepikatzeari deitzen zaio geminazioa. Beraz, bokal geminatuak bokal errepikatuak izango dira. Bokal geminatuen ondorioz, ondorengo aldaerak sortu dira:

a) Bokala luzatzeko joera, baita ez dagokionean ere:

Kasu hauetan bokal luzea azentu eta doinu adierazkorrak eraginda sortzen da, hitza hanpatzerakoan, edo enfasi apur batekin ahoskatzen direnean.

txarra —> txaarra
gora —> goora
horrelakoren bat —> oolakon bat

b) Hitz barnean bokal arteko kontsonantea galtzerakoan:

Kasu hauetan, askotan bi bokalak soilduta ageri zaizkigu (tinbre berekoak direnean).

h - lelengo/ lenao/ zarra/ mee/ mai/ aariya/ ool/iintza
r - eskolaa/ belarretaa/ neetzako/ baatza/ ermanotaa/ zeen (zeren < zeuden)/ iiñ/ zaataik/ eskapaatea/ izpiike (izpirik ere)/ gelaatza
g - Zuloaa (Zuloaga)/ paatzekore/ goortzentzan/ laa/ geitxoo/ iitaiya/ erreenetan
d - oolkiya/ iitzaiñak
b - iraaztentzan/ zaalduzon/ akaatzen

c) Bi hitzen arteko elkarketak bokal luzeak eragin ditzake:

nikusteet/ baakizu/ pixkaat/ pusketaatekiñ/ izateek

d) Hitz barruan bokalez bukatzen den silaba tonikoari, norekin deklinabide atzizkia gehitzerakoan bokala kasu batzuetan asimilatu eta luzatu egiten da

trontzarekin —> trontzéekin
porrarekin —> porréekiń
gurdiarekin —> gurdíikiñ
astoarekin —> astóokiñ
ilearekin —> illéekiñ

Ez da gauza bera gertatzen aizkora hitzarekin:

aizkorarekin —> áizkorekiñ
idiekin —> írikin
kutxiloarekin —> kútxillokiñ

Kasu hauetan azken silaba ez da tonikoa, beraz ez da luzapenik gertatzen.

e) Bi bokal ezberdinak izan arren batek bestea asimilatzen du:

 Kasu hauetan bokal asimilazioa lehenengo silabatik bigarrenera joan da:

 V1 V2> V2 V2

ailegatu —> allaatu
zutelako —> zeelako
dute —> dee

Bestalde, beste kasu honetan bokal asimilazioa V1 V2 > V1 V1 izan da, alegia ezkerretik eskuinera:

hobetoago* —> ootogo

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474