Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Fonetika-Fonologia

"...Eskola fundamentuik batez,
eta iskeria re ba sukalden aittuta ikixi det..."

Atal honetan Urretxuko eta Zumarragako hizkeran bokalek eta kontsonanteek dituzten bilakaera fonetikoak dira aztergai. Honela bada, eta beti ere ahozko hizkeran oinarriturik, esandakoa nola esaten den aztertuko da ondoren, hau da, bokalak eta kontsonanteak nola esaten ditugun aztertuko dugu.

 Bokalismoa  Kontsonantismoa
  1. Aldaerak
  2. Diptongoak
  3. Hiatoak
  4. Bokal geminatuak
  1. Herskariak
  2. Dardarkariak
  3. Albokariak
  4. Sudurkariak
  5. Igurzkariak
  6. Txistukariak
  7. Sabaikariak
 Kontsonantismoa

 5.- Igurzkariak

Kontsonante igurzkariak ahots- bidea erabat itxi gabe ebakitzen direnak dira:

a) /j /: Orokorrean [x] soinua du, gaztelaniaz bezala ahoskatzen da (jun/ jaboi/ jenealen/ juerga/ jarri/ ijitok...).

b) / f/: Nahiz eta hiztun zaharrenen artean f eta p arteko alternantzia nabaria den, egun f nagusitzen da gazteen artean. Hona hemen zenbait adibide:

festa —> pesta
falta —> palta
feria —> periya

beneficio —> benepizio
afaria —> apaiya
alferra —> alperra

Bi kasuetan aipatu dugunez ugariak dira f dun formak. Hona hemen transkribaketetan aurkitutako hainbat adibide: fulana/ afaltzea/ finfiñ/ telefonua/ festak/ formal/ feriya/ afisio/ fideozopia...

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474