|
Fonetika-Fonologia |
"...Eskola fundamentuik batez,
eta iskeria re ba sukalden aittuta ikixi det..."
Atal honetan Urretxuko eta Zumarragako hizkeran bokalek eta kontsonanteek
dituzten bilakaera fonetikoak dira aztergai. Honela bada, eta beti
ere ahozko hizkeran oinarriturik, esandakoa nola esaten den aztertuko
da ondoren, hau da, bokalak eta kontsonanteak nola esaten ditugun
aztertuko dugu.
|
- Aldaerak: l eta ll dira albokariak.
Honako honetan l-ri buruz hitz egingo dugu, ll sabaikariaren
sailean aztertu baitugu.
Ondoren adierazitako bilakaerek, zenbait aldaera sortzen dituzte:
- l > n bilakaera:
Adibide gutxi batzuetan gertatzen den bilakaera da, eta ondorengo
aldaerak sortzen ditu:
larru > narru
giltzurrun > guntzurrun
- l > d bilakaera:
elurra > edurra
ebaki belarra > ebagi bedarra
|
|