Berriak

Idatzi honen bitartez, bizilagun guztien jakinean jarri nahi dugu maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an Barrenkaleko asfaltatze lanak egingo direla.

Maiatzak 1eko manifestazioan izandako gertakarien inguruan oharra...

Atzo eguerdian banatu ziren “Euskaraz, pozik gainera!” kanpainari lotutako sariak Zelai Arizti kultur etxean. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko agintariak eta euskara elkarteetako ordezkariak banatu zituzten 50 euroko erosketa txartelak, herri bakoitzetik 10 txartel, beste horrenbeste dendatan erosketa egiteko.

Urola Garaiko udalek antolatuta, Euskaraz, pozik gainera! lemapean argazkiz betetako mosaiko bat osatu da, eta partaideen artean erosketa-txartelak zozketatu dira, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hainbat establezimendutan gastatzeko. Erosketa-txartel horien banaketa apirilaren 28an (osteguna) egingo da, 13:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Zorionak saridun guztiei!

Apirilaren 29an, ostirala, bertso-antzerkia eskainiko digute bi herriotako ikastetxeetako LH-4 eta 5. mailako ikasleek, eta “Gu ere bertsotan” ekimenaren bitartez ikasturtean zehar ikasitakoa eta egindakoa azalduko digute. Hurrenez hurren, arratsaldeko 17:00etan eta 18:15ean izango dira hitzorduak, Zelai Arizti aretoan.

Apirilaren 20an, Zumarragako plazan, eguerdiko 12:00etan egingo den 15 minutuko kontzentraziorako deia.

Urretxuko udala