Eguneroko martxan buru-belarri murgildu eta festak guztiz ahaztu baina lehen, benetan eskertuko genizueke ondoren galdera sortari erantzutea.
Eguneroko martxan buru-belarri murgildu eta festak guztiz ahaztu baina lehen, benetan eskertuko genizueke ondoren galdera sortari erantzutea.
Festa hauetan eraso sexistarik pairatu, ikusi edo entzunez gero; honen aurrean zer egin erabakitzen lagunduko dizun gida.
Irailaren 13tik 29ra Iparraldeko argiak zabalduko dira Juan de Lizarazu erakusketa aretoan. Carlos Mediavilla argazkilaria Iparraldeko argien bila egin zuen bidaia eta horren emaitza gurekin partekatuko du.
Urte hasieratik eta bereziki uztailean Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue lan horren emaitza jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Aurtengo Euskal Jaia irailaren 22an izango da. Goizean artisautza, erraldoiak, musika, dantza eta bertsoak izango dira protagonistak eta arratsaldean karroza ibilaldia. Gauean erromeria Guri 5! taldearekin, kandela piztea, Bedaioko ingurutxoa...
Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Kategoriak: haurrak, 16 urte arte, eta helduak.
Aurten ere “Musika aitzaki” programaren barruan, Musika Hamabostaldiak Ignaziotar ibilbideko atal berri bat burutuko Urretxu eta Mirandaola (Legazpi) arteko ibilaldiarekin. Iparragirreren oroimenez, honen izena duen plazatik hasiko da txangoa, abuztuaren 24an, larunbata.
Uztilailaren 11an honako kide hauez osatutako epaimahakoa bildu zen:
Uztailaren 9an itxiko da Euskal Jaia eguneko karroza ibilaldian parte hartzeko izen-ematea
Hemen da Santa Anastasiako jai egitarauaren azala aukeratzeko inkesta, 13 proposamenekin.
Animatu zaitez! uztailaren 7ra arte duzu bozkatzeko!
Urteroko moduan, uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egingo dira, karroza ikastaroa egingo da eta gainera sare sozialen bidez ere jaietako egitarauaren azala aukertzeko bozketa ere jarriko da martxan. Lehenengo bilera uztailaren 9an izango da.
Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.