Dagoeneko argitaratuta dago urriko agenda eta hementxe bertan duzue. Musika, zinea, antzerkia...eta Urrelur Mineralogi eta Paleontologi Astearen edozio berri bat, 30.
Dagoeneko argitaratuta dago urriko agenda eta hementxe bertan duzue. Musika, zinea, antzerkia...eta Urrelur Mineralogi eta Paleontologi Astearen edozio berri bat, 30.
Erakusketa iganderarte dago zabalik, aprobetxatu azken egunak.
Victor Goikoetxea Urretxun jaio zen eta gazte gaztetatik jaso zuen oinarrizko formazioa margolarien gremioan. Ondoren Europako eskola entzutenetsuetan prestatu zen eta sakondu zuen arte sormenaren ezagutzan, arlo horretan erabat murgilduz.
Jai bezperatan gauden egun hauetan argia ikusi du jai egitarauak. Dagoeneko etxeko buzoietan ari gara banatzen eta hementxe bertan ere prest duzue deskargatu eta zuen mugikorretan eta ordenagailuetan ekintza sorta paregabea ezin hobeto bilduta izateko.
Uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue egitarauaren aurrerapena. Eskerrik asko denoi.
Iraileko kultur agenda prest dago eta hemen ikusi dezakezue. Abuztuaren bukaeran banatuko da Urretxu eta Zumarragako etxe guztietan.
Urretxun bertan udako, giroaz gozatzen, musikaren eta naturaren konpainian. Hauxe da Santa Barbara aterpetxeak pasa den igandean eskaini ziguna.
Ekintzailetzaz, empresa berriak sortzeaz, ideia berriak garatu eta gauzatzeaz hitz egiterakoan Gipuzkoar talde bat – Sabino San Vicente Urretxuarra tartean- datorkigu burura, 1992an informatika- zaletuen arteko jardunaldi bat sortu zuen gazte talde bat. Europan halakoak egiten hasiak zirela ikusi, eta ideai hona ekartzea pentsatu zuten.
Carlos Mediavilla argazkilariak San Ferminak ekarriko dizkigu Urretxura uztailaren 5etik aurrera. Erakusketa zoragarria prestatu du mimo handiz Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan denon gozamenerako, hain gogoko eta kuttun dituen San Fermin jaien inguruan.
Uztaila jai ekitaldiez beterik datorkigu, kulturak eta aktibitateak kaleak eta kutur guneak beteko ditu. Hitzordu guztiak agendan dituzue bilduta.