Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria.
Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria.
Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2023 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, iaz bezala, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.
Azaroaren 24an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 25 heldu eta 9 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!
Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen. Han izan ziren Herri kirol taldea, Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.
Joxe Mari Iparragirrek sortutako Gernikako Arbola Euskal Herriaren ereserkia dela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi egingo dira Urretxun, hain zuzen ere azaroaren 23, 24 eta 26an.
Aurtengo San Martin Jaian, azken urteotan bezalaxe, auzotarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Azaroaren 10etik 26ra Amaia Aranzabal artistaren akuarela erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "ITSASOA, MENDIA, HIRIA"
Astelehenean hasi zen Urretxuko Udalaren Urrelur Museoak antolatutako 35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea. Hemen duzue egitaraua.