Urretxu eta Zumarragako Hizkuntza-Erabileraren Kale-Neurketa
Hona hemen 2017. urteko udazkenean, Urretxu-Zumarragako Udalaren eskariz, Soziolinguistika Klusterrak egindako Urretxu-Zumarragako hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2017 ikerketaren ondorio nagusiak.
2017
Datu Nagusien irakurketan: Laburpena
Atal honetan, Urretxu eta Zumarragako hizkuntzen erabileraren kale-neurketan jasotako emaitza nagusiak laburbilduko ditugu:
- Kalean entzundako bost elkarrizketatik bat da euskaraz (%22,3) eta hiru laurden, berriz, gaztelaniaz (%75,2). Beste hizkuntza batzuetan erabilera %2,5ekoa izan da.
- 2001-2017 epealdian euskararen erabilera-maila nahiko egonkor egon da (16 urteko bilakaeran 0,4 puntuko jeitsieratxoa ikusi da). Neurketa batetik bestera gora-behera txikiago egon izan dira, baina ez da goranzko edo beheranzko joera garbi bat agertu bilakaeran.
- Emakumezkoek gizonezkoek baino zertxobait gehiago hitz egiten dute euskaraz: gizonezkoen erabilera %21,1ekoa izan da eta emakumezkoena %23,3koa.
- Haurrak (2-14 urte bitartekoak) dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%29,5). Euskara gutxien erabiltzen dutenak, berriz, adinekoak %13,1 elkarrizketa izan baitira euskaraz. Gazteen erabilera %17,9koa izan da eta helduena %22,3koa.
- Haurrak bakarrik (nagusirik gabe) daudenean %20,9 da euskarazko erabilera. Nagusiak euren artean (haurrik gabe) ari direnean, %14,9ean darabilte euskara. Haurrek eta helduek osatutako taldeetan, berriz, %36,5era igotzen da erabilera.
- Haurrez eta nagusiez osatutako taldeetan, haurra hitz egiten ari bada erabilera altuagoa da (%37,7), nagusia hitz egiten ari denean baino (%32,9).
Aurkibidea
Sarrera
Metodologia
-
Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren metodologia
-
“Urretxu-Zumarraga, 2017” neurketaren fitxa teknikoa
Erabilera Urretxu-Zumarragan, 2017an: emaitza orokorra
-
Kalean, bost elkarrizketatik bat euskaraz
-
Testu-inguratzeko bi datu garrantzitsu: herritarren hizkuntza-gaitasuna eta espero daitekeen erabilera
-
Euskararen erabilera Urretxu-Zumarragan, hizkuntza-gaitasuna eta erabilera isotropikoa aintzat hartuta
Erabileraren bilakaera Urretxu-Zumarragan (2001-2017)
-
Euskararen erabilera nahiko egonkor
-
Ezagutzaren bilakaera
Euskal Herriarekiko, Gipuzkoarekiko eta beste herriekiko alderaketa
- Euskal Herriko eta Gipuzkoako kale-erabileraren datuekiko alderaketa
- Hizkuntza-gaitasuna, kaleko erabilera eta espero daitekeen erabilera Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Urretxu-Zumarragako datuen alderaketa
- Inguruko hainbat herrirekiko alderaketa
Zonaldekako emaitzak
-
Zonaldeen araberako emaitzak
- Sexuaren araberako bilakaera
- Adinaren araberako erabilera
Haurren presentziaren eragina erabileran
Datu nagusien laburpena
2017 - Emaitzen Txostena
Urretxu eta Zumarragako Hizkuntza-Erabileraren Kale-Neurketa 2017
Popular 2018.03 1.86 MB 3858 |
09/03/2018 13:10:35 |
2013 - Emaitzen Txostena
Urretxu-Zumarragako Hizkuntza-Erabileraren Kale-Neurketa. 2013 - Emaitzen Txostena
Popular 2.11 MB 3028 |
04/01/2014 14:18:00 |