LOS RESULTADOS DEL CONCURSO AQUÍ
BASES
1.- Zumarragan edo Urretxun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan.
2.- Bi talde bereiziko dira: A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak // B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
1.- Zumarragan edo Urretxun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan.
2.- Bi talde bereiziko dira: A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
3.- Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
4.- Lanak euskaraz izango dira, eta gaiak honako hauek:
A taldean: ” Gabon haietan oparirik onena jaso nuen”
B taldean: “Akatsetatik ikasi eta nire jarrera aldatuko dut urte berrian”
5.- Neurri aldetik, arau hauek gorde beharko dira:
A taldean: orrialde bat gehienez
B taldean: bi orrialde gehienez
6.- Lehiaketan parte hartu ahal izateko, idazlana idatzita dagoen orrian barrenean datu hauez azaldu beharko dira: izen-abizenak, ikastetxea, maila, helbidea eta telefonoa.
7.- Idazlanak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean aurkeztu beharko dira, abenduaren 1a bitartean, hau barne.
8.- Epaimahaiaren erabakia 2017ko abenduaren 22an, arratsaldeko 6etan, Urretxuko Liburutegian ezagutaraziko da, eta ekitaldi berean sari banaketa egingo da.
9.- Epaimahaia Zumarraga eta Urretxuko Kultura Batzordeek izendatuko dute.
10.- Sariak honela banatuko dira:
Bi taldeetan: 1. saria: diploma eta opariak
2. saria: diploma eta opariak
3. saria: diploma eta opariak
11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta horrela erabakiz gero, sariak eman gabe gera litezke.
12.- Saritutako lanak eta aipamen berezia jaso dutenak bi udalen webetan jarriko dira ikusgai.
13.- Sarituek bere lana berreskuratu nahi izanez gero urtarrilaren 31 arte izango dute aukera.
2017 Gabonak krisma lehiaketen oinarriak.pdf
Popular
92.89 KB 2020
11/11/2017 12:02:55
2017 Gabonak krisma lehiaketen oinarriak.pdf
Popular 92.89 KB 2020 |
11/11/2017 12:02:55 |