Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko lehenengo bilkura egingo du urriaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Urretxuko udal liburutegian izango da. Jon Alonso idazlearen “Erretzaileen eremua” liburua izango dute aztergai taldekideek.
