Euskaraldiaren bigarren edizioa amaituta, hona hemen aurtengoak utzi dizkigun datu batzuk.
- 815 urretxuarrek hartu dute parte: horietatik 639 "ahobizi", eta 176 "belarriprest". Urretxu-Zumarragan guztira 1.791 partaide izan dira Euskaraldian: %74 “ahobizi”, eta %26 “belarriprest”.
- Gainera, 104 entitate "arigune" gisa aritu dira Urretxun, eta bi herriotan 207 entitate guztira.
- Bestalde, Urretxun eta Zumarragan Euskaraldian zehar egindako neurketen arabera, %27,3 izan da euskararen erabilera kalean. Lau urtez behin egiten diren ohiko neurketaldietan baino 5 puntu gehiago.
- Urretxuko Udalak eskerrik beroena luzatu nahi die modu batera edo bestera Euskaraldiaren II. edizio honetan parte hartu duten herritar guztiei. Zorionak egindako ahaleginagatik.