Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, KITIPASA taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Unai Urkiola, Markel Agirrezabala eta Paul Barrenetxea). Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.