Empieza el 08.08.2020 20:00
Kontzertu honetan Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ere ospatuko da, German Ormazabal pianistaren, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren eta Andoni Egaña bertsolariaren “Gu, gu, gu, gu… eta beste zenbait doinu” proposamenarekin. Sarrera doan da baina KOBID-19a dela eta ezarritako segurtasun neurriak eta aforo muga medio, ezinbestekoa zen aldez aurretik gonbidapena jasotzea, Uztailaren 27tik abuztuaren 5era, biak barne, Aizpurunea kultur etxean. Kultur ekintza honek sekulako harrera ona izan du herritarren artean eta dagoeneko agortu dira sarrerak.