Noticias

Mingainluze lehiaketa

Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, MINGAINMOTZ taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Boukhalfa. Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

Irakurle taldearen bilkura: I. Goikoetxea

Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko laugarren bilkura egingo du urtarrilaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Zelai Arizti kultur etxean izango da.

Mingainluze lehiaketa: finala

Pasa den asteburuan, larunbatean eta igandean, emozioz betetako final aurrekoak jokatu ondoren, zortzi taldek lortu dute final haundirako txartela, datorren igande honetan, urtarrilaren 31n, jokatuko dena. Hitzordua, 17:00etan, Labeaga aretoan.

Ayuntamiento de Urretxu