3.-
Morfemak eta aditzetan agertzen diren hainbat osagai |
Euskara batuan bezala, Urretxu eta Zumarragan z- erabiltzen da
NOR - NORI saileko adizkietan:
|
NIRI
|
HIRI
|
HARI
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
HURA
|
zait
|
zitzatan
|
zaik
|
zitzaian
|
zako
|
zitzakon/
zitzaion
|
HAIEK
|
zait
|
zitzatan
|
zaik
|
zitzaian
|
zako
|
zitzakon
|
Aztergai dugun inguru honetan NOR-NORI sistema, bai aditz konposatu
zein trinkoetan, nor beti hirugarren pertsona denean erabiltzen
da, osterantzean adlatiboa (/engana/ deklinabide kasua) erabiliz
osatzen dira esaldiak.
"esantzian ba ordun gure amana
jun bartzea zu..."
"...geo nunbaitt jakin tzon nola ibiltze
giñen da, etorri san gure amana ta..."
NOR-NORI aditz sistemari eutsiz, iraganaldiko formek zit
+ oraina + -n egitura dute:
" ... txabilla bat isete san, txabilla
esate zitzakon, aekiñ itte zittun e, ardiñ e...
illeekiñ sokak abarkantzako, eta galtzak e bai..."
"... artok eukitzen zittun ba juntura
batzuk eukitzeittu... au ezpanon austen ba beeraokon tak!
Intentatze non ta batzutan auste zitzatan, ta
besta batzutan ez..."
Aditz sistema honetako pertsona morfemak Goierri aldean erabiltzen
direnak dira, eta mendebaleko euskalkian erabiltzen direnen antzekoak
dira: t, k/n,ko, ku, tzu, tzue,
|
NIRI
|
HIRI
|
HARI
|
GURI
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
HURA
|
xatak
|
x(itz)atan
|
zaik
|
|
xakok
|
xitxakoan
|
xaku
|
xitxakuan
|
HAIEK
|
xatak
|
xitxatan
|
zaik
|
|
xakok
|
xitxakoan
|
zaiuk
|
xitxakuan
|
Bestalde, NOR-NORI aditz sisteman -ki morfema ere nabari
da, ondorengo adibideetan ikus daitekeen bezala:
|
NIRI
|
HIRI
|
HARI
|
GURI
|
ZURI
|
ZUEI
|
HAIEI
|
HURA
|
dakiala
|
dakiala
|
dakiala
|
dakiula
|
dakizula
|
dakizuela
|
dakiela
|
HAIEK
|
dakiala
|
daiela
|
daiela
|
daiuela
|
dakizuela
|
dakizuela
|
daiela
|
Aditz iragangaitzetako 2. pertsona pluralak -te morfema
darabil gurean, ia Gipuzkoa osoan egiten den bezala:
zate, ziñaten, baziñate ,zendeten, zoazte, zailzte, zatozte...
Hala ere, aditza iragankorra denean, -e da erabiltzen
den morfema:
dezue, zenduen, daukazue, zendukien, damartzue, dakartzue,
dakizue, zekizuen,...
3. pertsonan berriz, -te morfema oso gutxitan erabiltzen
da, (genduzten, indutean) eta ia orokorra -e da:
due, zeen, yatue, xatuen, xakoe, dittue, gaittue,
zaittue, aue ...
3.3-
Aditzaren pluralgileak |
Aditzaren pluralgileak aztertzerakoan, Goierri eta Tolosaldean
bezala, aukera asko ditugu hemen ere:
a) *edun aditza: aditz honetan pluralgilea
-it- da:
zittun / dittu / nittun...
Hala ere lehenaldiko zenbait adizkitan giñuzen/ zendutzen/
genduzen/... tankerakoak erabiltzen dira.
b) Pluralgile bera darabilte honako aditz
trinkoek ere:
damartzet/ zemartzen/ dakartzet/ dazkitt/ nezkin/ dazki/
zezkitzen/ gabiz/ zabiz/ zabizte/ dabiz/ gailtz/ zeiltzen/ dailtz/
goaz/ zijozte...
c) Eduki, *edin eta
egon aditzek honako aukerak darabiltzate plurala
egiterakoan:
dauzka/ zeuzkan / genduzkan/ neuzkan...
deizketzu/ deizke/ zeizken/ neizken...
gare/ zeren/ dare...
Bestalde, NOR–NORI eta NOR–NORI–NORK sailean orokorrean ez da
pluralarekiko konmutadurarik gertatzen ez aditz laguntzailean
eta ezta trinkoan ere, hau da, adizki berberak erabiltzen dira
objektua plurala denean, eta baita singularra denean ere.[7]
Hona hemen zenbait adibide:
"... berrize zuen aittak euko ik kokote earra! Zea,
dirua zuek emanda! Ta olako kontuk esate ziuen"
"... bai txixa in diazu! Ta asarrau ta
alde in men tzon, eta jun etxea, galdaran men tzeuzkan artazopak,
artookiñ eindako zopak esneekiñ egosita, eta aek jan
men tzion bengatioz,..."
"... txerriya iltzeko re bai, bueno! Ikiagarrizko
aldia zeoan, arrak itte zitzakon urdaiazpikoi ta askoz errezao,...
ilberriñ ill ezkeo arrak eitte zitzakon
askoz azkarrao galdu itte zan..."
Hala ere, hizketa-modu azkarrean normalean erabiltzen ez diren
adizkietan, elkarrizketatuek zalantzak izan dituzte, eta tarteka
agertu dira pluralgilea duten adizkiak ere. Hona hemen zenbait
adibide:
haiek – hari – haiek: liezke/liezkek
haiek – haiei – haiek: liezke
" ... aek iri ekarri daizkik ardik..."
"... aik guri ekarriko luzkie ardik..."
Ondorengo adibideak, berriz, adizki trinkoetan nor nori sisteman
pluralgilea badela erakusten du:
|
HIRI
|
HURA
|
datorkik
|
HAIEK
|
yatoztik
|
Dena dela, esan bezala azken hau ez da joera orokorra aditz
laguntzaileekin eta adizki trinkoekin, tauletan ikus daitekeenez,
zalantza nabari da.
NOR-NORK, NOR-NORI eta NOR-NORI-NORK aditz sistemetako objektuari
(nor) erreferentzia egiten dion orainaldiko adizkien pertsona
morfemaren marka [dd] soinua duen eta guk /y/, edo /x/ bezala
adierazi duguna da zenbait kasutan. Honekin batera d ere ageri
baita. Hona hemen zenbait adibide:
"... ona dan o eztan da, bueno lenengo bixtaa
ta geo bei bati, bei bat eostea jutebaaiz ba, lenengo bixtaa
beittuko yok ta geo zeaitteok errepea esnetako aber dauken,
errepei beitzeko ze erako errepe da, zenbat esne daukan... ta
aragittako baldinbaabil ze gorputa daukan, ze mami daukan, ze
kalidadetakua daon... beittuko diok"
"... ortzeta ba, ni neuk beorrai etxoat
antzematen, baiño batzu beorrai re antzematen yaek..."
"... beiyei tta iri tta ardi tta oyei ba
bost urtearte antzematen dek, zatio eutze atuk lau ortz
beiyan, goiyan eztek, beorrak bai goiyan, baiña ardik ta auntzak
eta orik beiyan bakarrik eukizen die..."
"... arkumen estomaua, il da gero ari estomaua
kentze xakok, da estomau ori bearra janda balinbadao,
beltza eoten dek, eta ortako re esnea eanez eon da arkumia
da, esnea dola goortu xaok bai, jaten bao
txarra..."
Honez gain, lehenaldiko zenbait formatan, bustidura gertatzen
da. Ikus ondorengo koadroa:
HAIEI
|
ORAIN
|
LEHEN
|
yeikeat
|
ñeikean
|
deikiek
|
eikien
|
yaikiek
|
xeikiean
|
yeikiuk
|
gendiekean
|
yeikiek
|
xeikian
|
Koadroan ikus daitekeenez, lehenengo pertsona singularrari dagokion
lehenaldiko adizkia bustita ageri da.[8]
Bestalde, aztergai dugun inguruan badirudi forma alokutiboetarako
aukera bat baino gehiago dagoela. Batetik neok, yatuau, datuk...
bezalako formak erabiltzen dira, baina bestetik natxiok,
ditxiau ...bezalako formak ere ageri dira herritarren ahotan.
Honelako adizkiez, eta aukera honen berri Pedro de Yrizar ere
ohartu zen, eta zenbait adizki ere bildu zituen.[9]
Hona hemen guk aurkitutako zenbait adibide, oraindik ere erabiltzen
direnak:
"... Monte orrek esan tziun da, Zuek
e seatik bueltan torriko siñaten? Emendia ataju bat seok! Zeatu
ziuen, krokisa markau siuen aston gaiñen da, ni aurre da anaiya
atzen da astokiñ, astua ona genduken,... eunsentirako sea, Oletako
gaiñea, ta laiñua seon, laiñua, ta argiya ta joño! Agiñarrak
arrapau ditxiau!,..."
"... baatzuizopia iñ, ara bota, ura inda
zeon garaiyan bota arrautza bana, baatzuizopata berta ta gero
ba andik e artzeuan e platerea arrautzekiñ baatzuizopia, ta
urdaiyan gantxarraiya re bai sartze zitzakoan, neuk e janda
natxiok beiñ, beiñ o bittan o ...
[8]
Martin Ugarte legazpiarrak jaso zituen honelako adizkiak bere liburuan,
eta nahiz eta ziur ez egon honako hau ere esan zuen: " Ara nola
larogeikadan doan aitonak, IKA aoskeraz diarduenean:
Bera lo XEOAN / Bera lotan TXEOAN
Bera etxetik XETORDAN / Etxetik DDATORREK
Nik berari esan ÑAOAN / DDAOAT
Berak neri esan TXAAN / ekarri XAAN
Berak ni ekarri ÑANDUAK / ikusi ÑAUK
Eta molde onetara andrezkoenkiko esamesak ere.
IKAko esaldi auek, gaur geiengoek darabizgun egituraz aurretikoak,
jatorragoak ote ditugu? Leen – leengo adizkera daitekenezkoa etzait
fiagarri, adin ontako zenbaitek molde ori ez darabilkite-ta. Nere
uste xinplean, IKAko esaldirik gogortxoenak, aurtzroan amaren
edo-ta amonaren magalean autu-mautuan bigunduriko esaldiak bere
artantxen eguneratuak diralakoan nago, ta, onetxegatik aitamena
baiño ez diet egin." (11 – 12 orriak). Dena delakoa izanda
ere, ezin esan "teoria" polita ez denik.
Gerhard Bärh euskaltzaleak ere bildu zituen honelako adizkiak
"Flexiones verbales de uso actual en Legazpi (Goyerri)" lanean.
[9]
Irizar,P. 1991. Morfologia del verbo auxiliar guipuzcoano.
(123-140 orriak)
|