a) NOR aditz sisteman izan aditzaren orainaldiko
adizkietan e sustraia erabiltzen da lehenengo, eta bigarren
pertsona pluralei dagozkien adizkietan:
gea / zea / zeate (zate) [1]
3. pertsona singularrean a da erabiltzen den erroa:
da, zan, ...
b) NOR - NORK [2]
aditz sisteman *edun aditzak bere objektua 3.pertsona
singularra duenean bi erro erabili ohi ditu:
1. eta 2. pertsonan e erroa:
det / dek-n / deu / dezu / dezue
3. pertsona singularrerako o erroa darabil indikatiboan eta
baldintzan (3. pertsonan pluralerako berriz u erroa gordetzen
du):
do / zon / balo
c) NOR - NORI - NORK sisteman Euskal Herriko erdialde
osoan bezala, hemen ere i erroa erabiltzen da:
diot / dio / diou/ gendiun...
d) Mendebaleko euskaran gertatzen den bezala, hemen ere
ahaleran, aginteran eta subjuntiboko adizkietan egin erroa
agertzen da, *ezan agertu beharrean:
(adibide gehiago nahi izanez gero ikus aditz taulak). Badirudi
egin erroaren erabilpena Ataun, Zegama eta Zaldibiaraino
iristen dela [3].
Ahaleran:
|
NI
|
HI
|
HURA
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
ORAIN
|
LEHEN
|
NIK
|
__
|
__
|
|
|
deiket
|
neiken
|
HIK
|
|
|
__
|
__
|
|
|
HARK
|
naike
|
neiken
|
|
|
deike
|
zeiken
|
GUK
|
__
|
__
|
|
|
deikeu
|
gendeiken
|
ZUK
|
naikezu
|
neikezun
|
__
|
__
|
deikezu
|
zeikezun
|
ZUEK
|
naikezue
|
neikezuen
|
__
|
__
|
deikizue
|
zeikezuen
|
HAIEK
|
neikie
|
neikien
|
|
|
deikie
|
zeikien
|
Subjuntiboan:
Aurrez esan bezala, subjuntiboa oso gutxi erabiltzen da,
eta adizki gutxi batzuk ageri zaizkigu:
Apiilla biribilla // Neu bazeuzkat bi eun da erdi, //
Emaiak ik beste bi ttaerdi//Artzai fanfarroso orri kendu
daiyoten // eun ardi tta begi ori! (diezazkiodan)
Orrutz beti, direzio ortan jute
zan, Anboto aldea jute zan beti, emen, emen Zumarralde,
aldeti, Beasaiñaldeti etorri esan daiyun, ta beti
Anbotoa, Deskargalden aurrea, Anboto an dao...
(dezagun).
Aginteran:
|
NI
|
HI
|
HURA
|
NIK
|
__
|
|
|
HIK
|
|
__
|
|
HARK
|
|
daiala (hiri)
|
dailla
|
GUK
|
__
|
|
|
ZUK
|
nazu
|
__
|
izu
|
ZUEK
|
nazue
|
__
|
izue
|
HAIEK
|
naiela
|
daiela (hiri)
|
daiela
|
e) Ari izan eta jardun aditzak:
Mendebaldean ari izan aditza arrotza izan da oraintsu
arte, eta honen ordez egon, ibilli eta leku batzuetan
jardun erabili ohi dira. Aztergai dugun inguruan ari
izan eta jardun erabiltzen dira. Honez gain, badirudi
Tolosaldean eta Goierriko sortaldean jardun ez dela ohikoa.
Hona hemen hainbat adibide:
"... olako trontzia andi batek eldu, eta bestek eta ...
ta geo aizkorekiñ eitte zitzakon zuloa alde bateti... zuti
daola ai naiz e! Arbolia zuti daola e!
"... Pernando garoa ebaitzen ai men tzan,..."
"... trenbidea bai, emen iburretako Dionixio ta emengo ori
Urola garbitzen jardun tzon! Urolako zea au e! Karrilla
ebaitzen e! Eitten e! Emen Iburretako Dionixio mutiltzarra
ta orik jardun tzuen e!
Ikus daitekeenez, jardun aditzak beti aditz laguntzaile
iragankorra hartzen du ondoan. Hau ere mendebaleko joera izango
litzateke, ekialdeko euskalkian, orokorrean, aditz laguntzaile
iragangaitzak erabiltzen baitira.
f) Egin aditzaren indargarri:
Irene Hurtadok bere lanean adierazten duen bezala, mendebaldeko
eta erdialdeko hizkeretan egin erabiltzen da aditza galdegai
denean. Aztergai dugun ingurunean aditz hau sarri erabiltzen
da aditza indartzeko:
"... beoi etorri iñ uan Lasartea eamateko Goerritti
billa, guk korrika ondo itte gendula ta, etorri tta..."
"... trapitxerok gastau in dittuk, leenao ibiltze
uan e bat e bei xaar bat baten eosi ta besten saldu ta,..."
Aditz trinkoei dagokienez, hauen erabilera oso urria dela aipatu
beharra dago. Hiztun gehienen joera aditz perifrastikoak erabiltzearen
aldekoa da. Egindako galdeketetan zenbait adizkik zailtasuna sortu
orduko, forma perifrastikoak erabiltzen zituzten hiztun zaharrenek
ere, ari izan erabili ohi da adizki trinkoaren ordez, adibidez:
ontxe eamaten ai nauk (yamarriat trinkoa
erabili ordez).
a) Joan aditzaren erabilerari dagokionez,
honako egoera aurkitu dugu:
|
ORAIN
|
LEHEN
|
NI
|
noa/nijo
|
nijon
|
HI
|
oa
|
ijoan
|
HURA
|
dijoa
|
zijon
|
GU
|
goaz
|
giñoatzen
|
ZU
|
zoaz
|
ziñotzen
|
ZUEK
|
zoazte
|
ziñozten
|
HAIEK
|
dijoaz
|
zijozten
|
Ikus daitekeenez, lehenaldiko adizkietan erroa orainaldian
baino erregularragoa da. [4]
b) Aditz trinkoen iraganaldian, nahiz eta euskara
baturako e izan onartutako sustraia (nekien, nenbilen,
neraman[5],...),
gure ingurune honetan, e sustraidun formez gain
(zeuzkan, zetorren, zekarrela,...), tarteka a ere
entzun dezakegu(zamarren, zabillen, zauzkan, nakarren,...)[6].
|