5.-
Jokatu gabeko aditzak |
5.1-
Erdal jatorrizko partizipioak -ADO/-IDO |
Aztergai dugun inguruan -ado erdal jatorriko partizipioa
-au egiten da orokorrean:
"... akau ez, akau dek makillekin jo ta akau...."
"... orik e bueno, normalmente e kastau azpitti,
beiñ gastau ezkio armazoiya, zela egurra izate zan, eta zea,
jardunen jardunen kastau itte zan,..."
Hala ere, zenbait kasutan ez da desagertzen, eta -atu
egiten da:
"... oso mee nola in bar dan, oso erreza da pegatzea,
ta pegatu eztaiñ...da pixkat ola ibili bar dezu..."
-ido partizipioa, euskal jatorrikoekin gertatzen den bezala
-ittu bihurturik ageri da:
"... akau ez, akau dek makillekin jo ta akau... bueno aena
re seittun arrapatzen bae pai, baiña,..."
"... aura artu uyepeletan urtu eta aekin geo beste, bota
aura re esnei tta erain dana, batittu..."
Aztergai ditugun herriotan egitura hau da nagusi, Goierrin eta
Deba Ibar osoan bezala:
"... ordun e errotak itxitta ta oindio txarraua emendikan
e junda..."
"... soiñua jotzea zeauta zeola proibittuta..."
"... kazaora narruskua jantzitta
zeillen..."
Partizipioetako -gi morfema: Orokorrean
-KI dena, Urretxu Zumarragan GI /I egiteko joera dago:
"... lenao garua ebaitzek eta auzolana, garoebaitzia
itte zan auzolanen..."
5.3-
Aditzoina/Partizipioa bereizketa |
Urretxu eta Zumarragan, Goierriko mendebalean bezala, orokorrean
ez da aditzoina erabiltzen, eta agertzekotan esamolde jakin batzuetan
ageri da (pentxaizu,...). gainerakoan, esan bezala, partizipioa
erabiltzen da[10]:
"... ori palan botatzen da pegatu ezteiñ..."
"etorri ai onea!"
Aditz izenak osatzeko -tzen eta -ten erabiltzen
dira, eta partizipioa nola bukatu, aditz izenak halako itxura
izango du:
a) Partizipioa itu: Egiten den
aukera -tzen erakoa da: gelditze nitzen, zaitze zon,
aitze gendun
b) Partizipioa au : Egiten
den aukera -tzen erakoa da: deskartatze zien, gustatze
zitzatan, sekatzen, masatze gindun, jorratzen, akordatze naiz,
c) partizipioa [r,l,n,g,k] i: Kasu
honetan bai -tze eta bai -te, biak topatu ditugu:
-tze:ibiltze zan,jartze gendun, ebaitzia,eukitze
zittun, etortze zian, ekartze zittun,
-te: eralte ittue,ibilte giñen, ipinten genduzen,
etorteako[11]
Ikus daitekeenez, partizipioa [n,l, (r)] i denean, aukera
desberdinak ageri dira aztergai ditugun herrietan.
d) Partizipioa a,-e, -o: Egiten
den aukera -tzen erakoa da: etaatze gendun, botatzen,
jotze zan, erretzen,
e) Partizipioa n: Egiten den
aukera -ten erakoa da: izaten, esaten, eamatea, jute
giñan, eitte gindun, irakitten,
f) Partizipioa "txistukari + -i":
Egiten den aukera -ten erakoa da: jazte ninduen,
iraazten, ikastea, joste zittun, auste zitzatan
a) irten:
Mendebaleko euskalkian aditz hau iragankorra
da, eta erdialdeko euskalkian orokorrean iragangaitz
gisa jokatzen du.
Hiru laguntzaile desberdinekin agertu
daiteke:
- Nor laguntzailea: hau izango litzateke erdialdeko
euskalkiaren joera nagusia.
"... ertetzen giñuztan..."
- Nork laguntzailea: ondorengo hauek, berriz, mendebaleko
euskalkiaren joera erakutsiko lukete.
" ...Ertetzen do..."
"... geotxon ertentzon..."
"... eletroniko ertetzen dik..."
"... ertetzen zuen..."
-Nor nori (nork) laguntzailea:
"... ertetze zeok..."
"... bolitak ertetzen dioenak..."
"... ertetzen balinbadioe..."
b) ahaztu/ aaztu:
Normalean NOR-NORI saileko laguntzaileekin erabiltzen da, eta
ez du -t(z)eaz nominalizaziorik egiten:
"... geo aaztu kobratzea..."
"... an ipintzentzon estait se botatzentzion nola san
izena... aastuta nao ya..."
c) behar/ber/bar:
Bai NORK eta baita NOR erako laguntzaileekin ager daiteke.
"... gu pixkat beste malla ortan ezta, baña inbartzonak
arreua inbartzonak kesi izarak..."
"... geo e nundarra Seamarra izan ber
son..."
"... ze in bear det nik ume txikikinda..."
"... junbarrizategendun biorduko biden..."
d) erabilli/ibilli:
Erabili ez da esaten, ebali agertzen da. Bestalde,
ibili aditzak nork erako laguntzailea jasotzen duenean
erabiliren zentzua hartzen du. Azkenik usatu ere
ageri da zenbait kasutan:
"... aman edadekua zan da ola eukitzentzittun apuntauta
ori usau da asko da nik ustet komestible
dendan geyao usauko zala eunero nola zebiltzan antxe..."
"... gauza ori guren ez bintzat ezuen usatu..."
"... ebaliko zuen bearbada..."
"... ori uztargillek asko ebaltzen due..."
"... jutezan kalea eta dirue ibilliko
zon..."
e) eduki:
Orokorki Eduki aditzari, -ko eranstean ki
galdu egiten du.
edukiko > euko
Honez gain, eduki aditza nor nork sailean aurkitzea da joera
nagusia. Hala ere, zenbait adibidetan, nor-nori-nork saileko
adizkiak ere aurkitu ditugu:
nik zuri hura: daukizut
nik, zuei hura: daukizuet
nik hau hari : daukiot
f) Soziatiboa eskatzen duten aditzak:
akordau:
"... orrekiñ akordauko
zea zu, etxe orrekiñ..."
"... ni aekiñ akordatzenaiz..."
g) Mugimendu aditzekin adlatiboa:
Aztergai ditugun herriotan aditz izenak mugimenduzko aditzen
osagarri direnean adlatiboa erabiltzen dute, Goierrin eta Tolosaldean
egiten duten antzera:
"... babia ta baatzuizopia goizen askotan e udaran beintzat
e bedarra ebaitzea juteko ta zean, goizen
jaiki tta kafesne pixkamat, esne pixkamat artze bauan ..."
"... ez launa aizela ta ez jun karnizero bati milla duro
eskatzea,.."
h) -tzeke & - tzeka aditz atzizkia:
XX. mendearen hasieran Erizkizundi Irukoitzak Urolaldean
eta Goierriko zenbait herritan honelako esamoldeak bildu zituen[12]:
ixiltzaka, ixiltzake, ixiltzeke (Zumarraga)
aspertzaka (Zumarraga)
betetzaka (Zumarraga)
Gaur egun ez da joera nagusia, normalean bae (gabe)
erantsiz osatzen baitira honelako esapideak. Hala ere, adibideren
bat jaso dugu Agiña auzoan:
"jangoikok ematen dio gizonai itzik itteke
zenbat albidade!"[13]
[10]
Koldo Zuazok dioenez aditzoina eta partizipioaren arteko bereizketa
galtzea Arabako euskararen berrikuntzetako bat izan zen. (Zuazo
1998, "Arabako euskara", Arabako Euskararen Lekukoak. Ikerketa
eta testuak, Eusko Legebiltzarra, Gasteiz, 162.orria)
|