1.1 Zenbait ohar:
Aditz taulak izeneko atal hau bi sail nagusitan banatuta dago:
aditz laguntzaileari dagokiona eta aditz trinkoari dagokiona.
Aditz laguntzaileari dagokionez, nahiz eta aditz taulek sistema
koherente baten itxura eman, ez da hori eguneroko jardunean
gertatzen dena. Hiztunek adizki kopuru txikia erabiltzen dutela
esan beharra dago. Indikatibozko adizkiak erabiltzen dituzte
gehien bat (testuak begiratu besterik ez dago horretarako.
Gutxitan aurkituko ditugu, esate baterako, ahalerako edo
subjuntiboko adizkiak), eta gainerakoek erabilera oso urria
dute. Horrez gain, indikatibozko adizki ez diren horiei buruzko
galderak egitean, zalantza izan dute berriemaileek; eta askotan
espero den aditza erabili beharrean, beste aditz denbora bat
erabiliz erantzuten dute, edo itzulika eginez.
Bestalde, taulak osatze aldera, zenbaitetan Pedro Irizarrek
bildutako adizkiak ere sartu ditugu tarteka.
Aditz trinkoei dagokienez, indikatiboko adizkiak jaso ditugu
gehien bat (nahiz eta tarteka baldintzari eta ondorioari dagozkien
adizki solteak agertu diren). Gainera, zenbaitetan lehenaldiko
adizkiak emateko ere arazoak izan dituzte berriemaileek, ohikoena
aditz perifrastikoa erabiltzea baita.
Bukatzeko, tauletan agertzen diren adizkiak orokorrean erabiltzen
direnak lirateke, horiek islatzen saiatu gara behintzat.
Aldaerak oharretan sartu ditugu. Noiz behinka hutsuneak ere
agertzen dira, baina ez adizki horiei buruz galderarik egin
ez dugulako, berriemaileek zailtasunak izan dituztelako baizik.
|
|
1.2 Aditz taulak:
|