Sintaxiaz hitz egiterakoan perpaus bakun eta elkartuak hizpide
izango ditugu. Lan honetan ez ditut perpaus bakun guztiak aztertuko,
gauza asko irakurlearentzat ezagunak izango baitira. Honela ba,
aipagarrienak iruditu zaizkidanak eskainiko dizkizuet.
Segidan emango ditugun adibideetan elkarrizketetan jasotako zenbait
harridura perpaus bildu ditugu. Honela ba, hona hemen Harridura
adierazteko zenbait modu:
a) Interjekzioak erabiliz:
"... oaiñ, dana ea jazteninduen e!"
"... dosenerdi gison jarri ta jeup!"
"... o otza berriz!"
b) Denetarik: Multzo honetan harridura perpausak
osatzeko modu desberdinak aurki daitezke.
"... ematezinei pereza bat!..."
"... Txalto, bai oaiñe kaltzontzillo zuri edarrak!"
"... Paotan neska guri askok aziittuan...!"
"... epel epel earki neona!..."
"... apaizak otsein da berrize dantza eingoen ik!..."
"... mekauen pasatzenittuan otzak..."
c) Erakusleak eta eratorriak:
"... ae eukitzentzon apuntetan arek..."
. (Ikus daitekeenez erakusleak errepikatuz harridura zentzua
hartzen du perpausak).
"... ango zipirri – zaparrea..."
d) Galdetzaileak erabiliz:
"... sutako autsa selako sikiña e..."
a) Galdetzailez osatutakoak:
" ... zein tzeon ordun enkargau?..."
"... ze muzko artok o zer dauzketzue?..."
"... nun dao Deskargako kamiño zarra?..."
b) Bai – Ez erako galderak:
"... bakizu nuntzeon errota ori?..."
"... jungo gaittuk taberna zerbeza arrapatzea...?"
"... lengone komentau gendun ezta?..."
"... burla pixkaat eta ba izate e pa?..."
Batzutan ALA partikulak bai/ez erako galderak osatzeko balio
du:
"... kendu in barko zue ala...?"