Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 Morokila
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Inixio Salaberria—

Entzun elkarrizketa hau

Aiari buruz hitz egiteaz gain, morokila ere zer zen agertzen digu oraingoan Inixio Salaberriak (I) honako testuan.

I: Arto urte ona izen balimaa, esan nai diana, oseake arto asko izen baldin baa, esaeria, ba! Arto urte ona, etxe ortan etzeok goseik! Ori esaera zaarra ek. Arto urte onen etzeok goseik, ta bueno artua da, ezta gariya beziñ aberatsa, gariya aberatsagua da ogiya itteko iriña aberatsagua do. Baiña bueno, fiñagua da. Baiña gose urtetan artua errezago o iriña errezago inguratze zan gariña baiño, artona errezago inguratze zan. Ordun artoiriñak zeuzkan, bi gauza zeuzkan: alde batetik talua itte zendun, eta bestetik mookilla. Mookilla joe! Makiña bat jan gendun mookilla, Jesus! Ze kazuelakarak! Ba ipini ura, irakitte zon gairaiyan bota artiriña, eta makillia isite zan, olakoxe luzeko makillia isete zan, ba beatzen lodiera samarrekua, makilla aproposa mookilla itteko. Eta uya irakitten iya aste zan garaiyan, bota iriña, da esku batekin zea bota iriña ta beste eskukiñ makilla orrekiñ bueltaka-bueltaka-bueltaka, benga ta benga... aik eta egoste zan arte. Da egoste zanen masia itte zan, eoste zanen plost! Beeti goora zea puslok ertetze zion, ta aura zan, aura ertetze aste zan garaian einda zeon. Ari itte zitzakon gero, ozten utzi, da aura guriña, flana, flan bat bezelaxe igual-igual eote zan goorra. Artu kotxareki o kutxillokiñ ebai tta puskia katillura, esne bero berua artu, da mookilla katillura bota, ta artu kotxarekin, da atzea dana biuntze zan aura, esnia lodi-lodi itte zon.

Inixio Salaberria (I)
Erratzu Goikoa baserria (Urretxu)

Gora
 
 


Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474