Joxe Antonio Izagirre (J) eta Monika Otermin (M)
senar-emazteek Zumarragan duten etxean egindako bileran hizkeraz
ere hitz egin genuen. Hona hemen zer dioten:
X: Ba itzeitteko eran e aldea naittuko zendun ala?
M:
Bai.
X: Diferente itzeingo a bintzet!
J:
Ba andik ona ezta ainbesteaiño notatzen, Etxarri alde ortati tta
orti diferentego itte a askoz e joe, Torrano ta Unanue oittan
oso diferente itte a. Diferente beti diferente baiño ezta asko
notatzen- Or tonoa asko kanbiatzen zako.
X: Emendik bera re Azkoittira diferentzie badao!
M: Bai Atzerreka re bai!
J:
Bai or e, guk emen beiya esaten deuna oie beixa, idiya esaten
deun bezela idixa ta...
X: Eta Santa Lutzira re bai...
J:
Ba, Santa Lutzira ezta asko notauko, bertan dao ta...
M:
Santa Lutzia eztakitt baiño emen Atzerreka bai, mendiz atzea iya!
Paotxetan atzea iya notatze a...
X: Pagotxetan atzea zer gelditzen da, Azpeiti?
J:
Bai andi beera jute a Azpeittira, baiño an beiyan zulon Atzerreka
dao, barrio koxkor bat. Atzerreka.
X: Eta an ia ze itzeitten due,
Azpeiti...
J:
Ua Azpeitiko terrenua, Atzerreka. Andi Urruztillea jexten da,
da Urruztildi Azpeittira. An
e kamiñoa in be ezautu gendun. Atzerrekati
Urruztillea. An e kamiñoa in baiño lenao pasau nitzan, pasau giñan
gu. Atzerreka jun festatan da, geo andik Urruztillea, ta Urruztildi
Azkoittia oiñez Azpeittia da, an trenak alde in baliu oiñez etorri
bear!
Jaione (laguntzailea): Eta autzaño jun in ber e bai!
M:
A, gazten kontue, oixe!
Ja: Autzaño oiñez jun in ber da festata allaatzeako
nekauta!
J:
Ordun nekatze al tzan ba? An trenak alde in baliu, ordun nekau,
andik ona etortzeaiño...
Joxe Antonio Izagirre (J) eta Monika Otermin (M)
Atxibita Baserria (San Kristobal auzoa - Zumarraga)