Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 Haizeak
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Inixio Salaberria—

Erratzu Goiko baserrian Inixio Salaberria eta M. Jesus Arrietarekin egin genuen saioa. Hauekin ere gai askori buruz hitz egin genuen. Lehenengo testua haizeei buruzkoa da. Garai batean gaur egun baino garrantzi gehiago ematen zitzaien haizeei. Oraingo honetan Inixiok (I), Marik (M) eta Mirenek, alabak, hartzen dute parte.

X: Zenbat aize klase ezautze ittuzu zuk?

I: Aize klasek?Bueno, guk emen e Agerre aldeti datorrenai aldaizia esaten diu...

X: Orrek ze ekartzen do?

I: Orrek ebiya, ori... ori asten danen, ebiya! Da orren pruebia izate a, e euriya asi aurretik aizia ezta? Eta... Zabaletako, o Agerreko, o Mendizaalgo txakur zaunkia, o zerbaitt aitzen balinbaezu, ño! Au señale txaarra ek!

X: a bai e?

I: Bai, ba urte sasoi ontan e, oñ ezteu gaotaik kasi bate ezteu itten, baiña len ill au, dana iya gaotan itte zan, da goizen, egunakin batea, ba Irimoa, da sei!, gu gaztek aurreti jun, da bitzea, ta geo aittazana e idikin da gurdiikin, da emen erten da, ño! Egualdie iya ona, aizia, da "ño! Aizia, aldaizia ño! Goor xamar tzeok! Da, Zaaletako txakurzaunkia etorri ek eta" Bueno ba, askotan suertau izan tzan eun guziya irautia euriik in bae, ta beste askotan atsalde erdirako zaparraria.

Bat aldaizia, da bestia Frantziegoiya, ba Frantziegoiya,bestia emen Naparroaldetik etortzen da, pixkaat ona, ori re egoiya, oiñ, Frantzi egoiya beti suabegua e! Naparraldeti etortze ana, ori zakarragua, egoiya bea baiña zakarragua, e, indartsugua. Emen beste aldetik, Norte isaten dana, ifarraizia, otza, eta ifarraizia, emen Paotxetati datorrena otza, baiña emen Beloki aldetik jotzen dona, ori oindik otzagua normalen, Frantziifarra esan izin diou orri.

X: Ordun bi ifar dae?

I: Bai, bueno, e... Ifarra bat, baiña bi puntu, nundi jotzen don!Zeatio Frantzi aldeti baldinbaator ori otzagua, e emen zeati datorrena baiño, Zarautz aldetik, o Ernio aldeti datorrena baiño, emen Txindokitti datorrena, e, otzagua.

M: Gallegua falta ezu e!

Mirene (alaba): Ta arraizia re bai!

M: Gallegua ta arraizia bat dia!

I: Arraizia emen Korostiatik etortzen dana, oseake norte, sur, este, geo oeste.

X: Eta orrek ze ekartzen do, Gallegok?

I: Ba, orrek aizia, ori iya zakarrena ori da, e, arraizia.

X: Eta zurrunbillon ibiltzen dana?

I: Ori sorgiñaizia! Guk sorgiñaizia esan izin diu.

X: Eta orrekiñ e, etzaizue ezer pasau iñoiz? Indarra eukitzen do?

I: Orrek? Joe indarra, gertau zaku e, belarrondua bitzen, egualdi edarrakiñ, euzkittan, etorri aizia ta, artu belarra bueltaka ta jaso goora ta... iya estazioraiño, bai, bai! Ori, eta, ori autsa e, esto, biden o zean, o souan o auts aundiya daon garaiyan leorte antzen, aizia artu bueltaka, autsa, da, arrastoa itteu lurren.

X: Nik ostokin da ikusita dauket.

I: Ori sorgiñaizia da bueno, egualdik aldaketia bazekarrek, ezte señale ona! Naizta oskarbi oskarbi eon.

M: Naizta oskarbi-oskarbi eon.

Inixio Salaberria (I), Maria Jesus Arrieta (M) eta Mirene (alaba)
Erratzu Goikoa baserria (Urretxu)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474