JM: Kandido zana, neekin lana itte zon bat,
jute uan furgonetea euki zonen, negualdea, ta or artzaia eo bazeok
or Urbasati beera, or bazeoan txaolia, baiña argiya ta ola kandillakiñ,
da zeakiñ; da arkumata furgonetekin. Bea nola etzan txofer da
ibiltzen, beti zea, illunabarren da jun ber , beandu antzen da,
arkumak eta zeak romanakin da pixatzen zan garaiyan. Ijitoa beti
ola, beeti gora ta, zea, eskukin kandillakin da, ar beira zeon
bittarten, beeti goora, sekula romania geldi eon ezinda; "para!"
beti ta, golpia goora, beti gora. Kandilla ta, aekin beira zeon
bittarten illunpetan, eunez jun ezkeo dana ikusi eitten zana,
baiña illunabarren jun da, ikullu baztarreko kandillakin da, kontu
ateizak, ba zemat arrapauko zon: bost kilo, amar... baiña ori
ittea gaur ezto meezi, gaurgaur ezto... baiña e, kontu etaizak
zela zeon ura, illunabarren jun bear ara, antxe kilo bat o beste...
ta arkuma bat arrapau.
Joxemari Pildain (JM)
Ferminenea baserria (Urretxu)