J: Urretxuko festatako, Santanastasittako ba
kanpiton, xexen plaza alboa ba xexenak ezta, eta zeoan ba mayoral
eo xexena(k) zaitzeko. Nola an zezen plaza jarri zuen, ba albon
taberna, eo olako txozna bat montauta ezta. Zuloaakoa, or ferreteriñ
ibillitakoa ta biok, abenidan zeoan dantza, ta dantzaako aukera
geiregi re ez ta... "I, jungo aittuk taberna, zerbeza arrapatzea?topolinoa"
ta "guazen!". Or parroki atzekalden olako bi argi xaar zerean,
eta jun gaittuk. Ni geldittu nitzean pixkat e, aber iñor etortze
zan eo beitzeko, eta Xipri ori sartu txozna ta topolinoa, ra!
Artu lau topolino, ekarri zian, sartu txaketa poltxikutan, eta
ni an bide ertzen; eta atzea berriz geiyo artzea. Alaxe garela,
mayoral ori tapa! baiño iya gaiñea jode! Konturau zanen Xipri
ori batenbat zetorrela, jo ta Larreako artasoon beeti goora, Irigon
aldea, ango zipirri zaparrea! Da ni ez nian izan astiri ezta ankia
moitzeko re,taka! gaiñea." ¿qué andan ustedes aquí?" mayoral
orrek, eta "pues nada, el amigo que ha venido a cagar, y yo le
estaba esperando" ta lau topolino txaketa poltxikutan nittula.
"¿y por qué se ha escapado?" "no sé, se habrá asustado"
ta ni kieto, ezta muittu re, Iparragirre bezela, geldi!. Ta al
izketan geo mayoral orrek "es que no se en qué pueblo un año tuve
un caso..." ttapa-ttapa-ttapa izketan ezta? Ta alditxo baten izketan
eon giñen da kao, gu genden lekuti bestaldeko ertzen zeon xexenan
ikullu ori, eta "bueno, voy a dar un vistazo al ganado..." eta
ni i, olaxe eldu diximulon botillai, ttarra-ttara-ttarra, bestea
Iriondi bueltan etorri uan, elkartu giñan gue topolinokin da geo
Urolako estazioa, apeaderoa jun, da karrillen kendu tapak, eta
an ean genittun."
Joxe Leunda (J)
Prontxone baserria (Urretxu)