B: Abendun o ola etortze zan, eta geo jute zan,
San Ixidrorarte emen eote zan, e emengo basarriko larrek...
X: A bai? Zuen larreta etortze zien?
B: Bai ba, orta etortze zan, negun iesi etortze
zan, geo ekartze zon alpapea e ta jateko, ta geo lastoa azpik
eitteko eta...
X: Beak ekartze zittun oik?
B: Bai, leenao, leenao eon tzian aek ez, leenao
inguratze zitzaten garoa ta orbela ta baserritarrai, baiño geo
atzeneako zan lan aundiya, etxeako re naikoa lan da geiyegi emate
zon da, berriz, da geo iya asi zian lastoa ekartzen.
X: Nola ekartze zuen?
B: Kamionakiñ, ba ekartzen Zalduondoti orti
ekartze zuen lastoa, eta alpapea ba, bueno, Zaraoza alde ortati
o, kamionkaa bat, o bi, o iru o bear tzianak, eta geo emen auzon
eoste zittuen, larrek eta,... bueno, baakizu garai baten ba negun
etzan ganauri kanpoa etaatzen, barrun eote zian beiyak eta gauza
orik, emen basarriko gauzea, eta artzaiak ba aprobetxatze zuen
e, ortaako leen eote zan ba ukullu o lokal bat dezentea zeati
talde aundik izete zian, bueno ba guk e al tzala lekuba itte giñun,
ustutze gendun aen ardi sartzeko aima eta, bueno ba, beak e ola
ementxe gukin batea lo ite zon, da ementxe bazkaltze zon da, e,
kontu garbikiñ e!, esa nai nuke, kontu garbikiñ.
X: Eta zuek ardik bazendukien zuek?
B: Ez, ez, ardik zeon etxen etzuen artzaiyik
artzen e!
Bitoriano Lizarralde (B)
Agirre Baserria (Zumarraga)