|
Dokumentuak
|
|
Etxetxikiko
Justina Jauregirekin, Benito Jauregi zenarekin, eta
Justinaren alabekin alor asko jorratu genituen. Hori dela eta hiru
testu labur aukeratu ditut. Lehenengo testua kanpaiei buruzkoa da.
Telefonorik ez zegoen garaian kanpaiek ordua baino zerbait gehiago
adierazten omen zuten.
X: Len pertsonan bat iltzen zanen bereizten omen tzan gizonezkoa
zan ala emakumezkoa zan:
J: Bai, gizonezkonak iru ta emakumenak bi.
X: Umea, umen bat iltzen zanen...?
J: Bai, bueltan jotzen zuen kanpaia, aingeru
kanpaia, tin- tan, tin – tan, tin – tan, kanpae txikiya,... eta
geo, geo itte zeen eguardittan, amabi kanpae jotze zittuen, aek
izete zian amabik, ta zu soon ai baldinbaziñen... ganaukiñ...
ba geau in ber tzendun da amabittakua errezau e! Ta txapela kenduta!Anjelus
oixe!... a karo latiñez errezau e!
X: Bai?
J: Bearko! Illuntzen e bai jotze zuen kanpaia,
eunen bi aldiz. Nola esate zitzakon ari,... amabittakoa, eguardiñ,
eguardiñ amabittakua ba,.. bai illuntziskantzen jotze zeen bestia
...
|
|
Justina Jauregi bere ilobarekin
|
Garai haietan jendea ez omen zen berandu etxeratzen. Hori dela
eta, eta beldurra sartzearren, Sakamantekas deritzon pertsonaia
baten kontuak ezagunak ziren herritarren artean.
J: Zea, illundu baiño lenao instanten etxea,
orduerdi geiyo pasatze balin bazendun, joe!
X: Or, eta gero, bildurre sartzeko ta etzien,...
J: Sakamantekas ta, ba esango izut... gizaajo
ura, ba aek ein mentzion arrebai, arreba, bi aizpa uste ziala
gaiñea ordun... ta aek erromeritti itxea o jai illuntzen da ori,
zelebria zan, eta izara bat artu buruti, kandelia piztu, eta etxeti
beera, an azaldu omen tzitzaten, azaldu o bakizu! Aek bildur earrak
pasau men tzittuen! Aizu!
X:Ta zuei etzizuen ezer esaten bildurtzeko?
J: Ez.
J: Gaiñea Sakamantekasek euki zon izugarrizko
bolaria.
|
|
Azkenik, sendabelarrak ere asko erabiltzen omen ziren, eta egun
ere erabiltzen omen dituzte etxean.
J: Pomaria
X: Baiño zertako?
J: Bueno, segun, tiratzekua balimaa gauza geiyo
naastu ber diozu sugeartua eo, baatzuiya eo olako gauzak, eta
bestelakua balimaa, aek eztiozu naastu ber, baiña pomaria oso
ona itten da.
(Alaba): Au ein di nei ankaako.
J: Baiño ori re, ori tiretzekua da.
X: Onei nola deitzen diozue, oni?
J: Izenik eztauka, onek, onek ankia, pixkaat
ondauta auka, ondauta o zea dauka.
J: Beittu, kipola bat, mermena bedar bat, ola
eskutaa ba, pasmo belarra beste eskutaa bat, intsusa, intxusia
bakizue zer dan? Beste eskutaa bat, eta geo sugeartuan zuztarra,
sugeartua, eta geo katusa, katus lori ori ez, ola pikatzen donaantzak
e, ojan bueltan, ori , eta argizaiya, argizaiya bear da ori itteko,
eta zea oliua.
X: Gero ori ze ittezu, sartaien eo ola o?
J: Ez, ori in ber da kazuela baten ipiñi, bearra,
eta kipolia ta oi danak, eta oliua bota, argizaiya bota, eta an
eosi, eosi, eosi ba orduerdi baten o ola eosi, ondo eosi eta geo,
trapun pasau,...
Eta geo beste bat itten det tiatzekua, baiña ari ezarri bar
tzako baatzuiya re bai baatzui buru bat, ososoik e! Kipola burua
ososoik, eta bermenak eta oik danak. Oñ esan tzian baatzuiya ojo
e! Oni baatzuirik ez botatzeko e! Esan tzian.
X: Eta intxusa belarra eztasorgiñak eta ibiltzen tzuena?
J: Intxusa bearra? Aizu nik beiñ baiño geiyotan
bat, aittu izen diot ba leengusu bati e! Txapela kenduta pasau
ber genduke intxusa belar bat!Intxusia oso gauza ona da erremeiyo
askotako e! Izertu ta porok irikitzeko ta...
Justina Jauregi (J), Benito Jauregi eta Justina
(alaba)
Etxetxiki baserria (Zumarraga)
|
|