Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 Ikatz txendorrak
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Joxe Antonio Izagirre—

Joxe Antonio Izagirre eta Monika Otermin bere emaztearekin Zumarragan duten etxean egon ginen, nahiz eta berez Atxibita baserrikoak izan. Lehen esan bezala, garai baten gehiena etxean egiten omen zen, eta tartean baita ikatza ere, txendorrak eginez. Dirudienez ikatza saldu ere egiten zuten.

Entzun elkarrizketa hau

J: Egurrekiñ, egurre erre ta aekiñ ikatza.

X: Nola deitzen zaio egurrekiñ eitten dan estruktura orri?

J: Txendorra

X: Emen eittentzian txendorrak?

J: Bai, oaiñ aspaldiñ ezta asko itten, baiño lenao, lenao bastante.

X: Eta etxe bakoitzen eittentzan o,...?

J: Ez, eiñ itten tzien. Egurra zeukanak itten tzon, ta etzeukanak nola eingo o? Egurra zeukanak eitten tzon.

X: Eta saldu eitten tzan gero?

J: Saldu jenealen, guk aitzeneko ein genduna Azkoittira saldu gendun.

X: Zuek eitten zenduen?

J: Bai

X: Eta nola eitten tzan?

J: Ori, egurra tolostau itten da, ta tolostau earki da, geo gaindi orbelakiñ o garookiñ o tapau, da geo dana lurraakiñ berriz tapau ta geo su eman.

Azpiñ utzi uekoa ta,...

X: Su ori ezta ittotzen?

J: Ola zulok eitten tziozun ola,... alde banatan eo iru lautan eo zulo batzuk ein da, andik arnasia artze zon.... ua etzan ittotzen.

X: Eta ze egur klase, eozeiñ egur klasek balio zon?

J: Ba eoziñ! Gaztaiñia, gaztaiñakiñ eittentzan da, gaztaiñekiñ, gaztaiña errementerintzako ta ona izete zan, gaztaiñekin indakua, paua onena da, zea re bai, artia ta, arek obegok... artia ta oiek,  baiño emen eztao arteik, iketza itteko arteik eztao emen, emen arte gutxi dao, pagua len dezente zan, oaiñ ez...

X: Oaiñ piñue!

J: Piñuukiñ ezta ikitzik itten! Emen piñua dao danatan, piñuukiñ ezta ikitzik itten.

X: Ta bestela etxek eitteko ze material ibiltze zan?

J: Etxek eitteko? Aitza ta gaztaiñia

X: Ta pagoa ez?

J: Paua pixkaat busti ezkio ori, ezto balio pagok. Bustittan, potzu baten balinbaukuzu eun urten e igual – igual eongo a, baiño an eon ber , potzun etaa be. Andi etaa ezkio ezto balio. Guk e idintzako uztarriya itteko, pagoa botatze zanen, igual lau uztarri itteko eukitze zittun da, bata eiñ uztarriya ta beste irurak an potzun, ta aek an e, ogei urte igual – igual eoten tzian.

 Zozomikoteetaz

Joxek, zozmikoteei buruzko bertsio bat ere kontatu zigun ondorengo testuan.

J: zozomikote egualdi txarra eiten dia.... Or beste esaera bat badao, artzaiyak, ardik euki, ardi mordo bat euko zon da, udalde bat e etorri mentzan da, ardik e uyak danak eaman da, aari bat au ezte pa eamango! Ta artu beak jo ta begiya etaa adarrakiñ, esaerak badia.

Joxe Antonio Izagirre (J) eta Monika Otermin
Atxibita Baserria
(San Kristobal auzoa - Zumarraga)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474