Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 Ilargia eta garai bateko lanak
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Aranburuetxeberri baserria
(Zumarraga)
© Jose Luis Ugarte (1996)—

Joxemari Etxezarreta (JM) eta Ana Arrizabalagarekin (A) izandako hizketalditik (Aranburuetxeberri Baserria), ilargiari buruzko hau hautatu dut. Gaur egun ere ilargiak gure bizimoduan eragina izango duen arren, garai batean askoz ere gehiago begiratzen zitzaion, eta kontu handiagoz jokatzen zen.

JM: Landatzeko ilberan esaten due, ilberia onena.

X: Eozer gauza landatzeko?

JM: Bai, nik uste(t) baietz, eta baitta geo artzen ibiltzeko re. Bueno danak ezte(t) uste, baiña gure aittek eta guri esate ziuen ilberia zala onena, sartzeko re bai, ta etaatzeko re bai; baatzatan beintzet.

X: Landarekin ori beti...

JM: Baatzako landarakin beitzat beti, ilberan sartu da ilberan atara.

X: Eta ze diferentzi eoten da?

JM: Geo luzetu eitten dia bestela!

X: Ilgoran luzatu eitten dia?

JM: Ilberriñ eiñ ezkeo, geo puntia kanpoa ateatzen die, ta bee puntia etaa ezkeo izurrau eitten dia, kipolak e bai tta... ola luzetzen dianen orik ...

A: Erdittik, erdittik ertetzen diona da.

JM: Erditti ertetzen dio, da ori ebitatzeati zan ilberan eittia, bueno ola guri eakutsi ziuen. Ilberan ein da ilberan etaa.

X: Geien beitzen dana, zei beitzen zendioen?

JM: Geiyena beitze gendiun baatzako asuntoi, kipolai tta porrui, orii beitzet geiyena.

X: Eta egurre esan dezu re bai...

JM: Egurrak e zon aldia ilberan bota ezkeo, askoz obia da. Egurrik geiyenak ilberan botaten dia. Oaiñ e, pagua ustet zala ilberrin botaten zana.

X: Eta zeba?

JM: Egurra puskau, eitten da azkarrao, leenao galtzen da askoz e, gaiñea pagua, pagoi notatze zaio ikiagarri e!

X: Ta ze eoten tziñaten, zai?

JM: Bai, bai, zai eote giñan. Ba zeak, aitzak e bazon, izerdiya o zea eukitze zon. Ordun trontzeekin botatzen tzian, bi aldetati jarritta, eta krixton pitxe ateatze zion. Nik uste(t) zala ilberriñ ebaitze zialako.

A: Izerdiya bezela...

X: Illargie egurrentzako re bai, txerrie iltzeko?

JM: Bueno! Ikiagarrizko aldia zeukan! Arrak itten tzitzakon.

A: Urdaiazpikoi o ola?

JM: Urdaiazpikoi ta askoz errezao. Ori ba, ilberriñ eiñ ezkeo, arrak eitten tzitzakon, askoz obeto kuratzen tzan ilberan iñ ezkeo.

A: Nik ala re berookiñ eo...


Joxemari Etxezarreta (JM) eta Ana Arrizabalaga (A)
Aranburuetxeberri (Zumarraga)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474