Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 Sagardoa
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Aranburuetxeberri baserria
(Zumarraga)
© Jose Luis Ugarte (1996)—

Aranburuetxeberri baserrian egin genuen beste saio bat. Oraingoan Imanol (IE) eta Joxemari Etxezarretarekin eta Ana eta (I) Itziar Arrizabalagarekin izan genuen solasaldia. Hauekin ere hainbat gairi buruz hitz egin genuen, eta hona hemen zenbait kontakizun.

IE: Nik ordun ardua re esan det, ardua re, baiño ardua re ordun e jauntxo batzu bakarrik, etxeko produto basarrikoa, dana izete zan, ta inkluso, jente askok itten tzon saardua, saarra re asko itten tzan ba! Basarri geyenetan saardua itte zan da ordun, jente asko ibiltzen tzan saardoteiñ, saar asko e, saastiya baiño, saardua itteati, ta ardua e...

X: Eta emen sagardoa re itten tzan e?

IE: Bai, bai, bai, bai.

I: Basarrittan eta ingo zan ola...

IE: Basarri geyenetan itten, saardua asko itten tzan emen, baiño etxeti mantentzeati, etxekoa ta, dana etxeko produtoa.

X: Bai, baiño barrikak eta...?

IE: Bai, bai, bai, tolarak eta ordun, oixe itten tzala!

I: Ta basarrittan badare oiñ, orik gordeta gauzak e! Lengoko prentsa orik..."

IE: Gure , gure aitta etzan oso afizionaua baiño emen e leku geyenetan itten tzan saardua e! Ambuerdiñ e bai tta, Iburreta azpiko e! Saardo pillak itten tzian urtero ta Aitzan da,...

X: Ba emen ingurun eztao saardoteik ba!

IE: Oiñ ez.

I: Oiñ sagarrik eztao ta!

IE: Baiño guk, guk emen sagarra asko ezautu gendun, saastik ordun, baiño, ortakoxe prepaauta saardua, bueno, saardua bakarrik ez e! zeati saarra jan e asko itten tzan ordun, erreta, eositta, postren, postre saarra! Eta geo gaiñea saardua itteko.

I: Tupiñen jarritta!

IE: Saar erria, joe!

I: Leen tupiñen ezta?

IE: Babarrunak eta saar erria, eo eositta asko saarra.

 

 Errotak garai batean

Ez ziren garai errazak izan, garia egiteko errotak itxi egin zituzten gerra garaian. Horren ondorioz gauez kanpoko errotetara joan behar izan zuten behin baino gehiagotan.

X: Ta nundi noa ekartzen zenduen ardoa ta...?

IE:... pentxaizu... gariya etxen euki gariya ta, etzuen uzten iyotzen... ta gauez emendi, pentxaizu, Martittaiño jute giñan gu Montea, Monte, Monte dao Martittati beeraotxon dao zea bat e basarri bat, an tzan errotia, eta gauez artu aston emen gariya, ba berrotamarbat kilo o iruroei kilo ola ematen tzian, zakua aston, da ara, gauez e! Da ara jun da, ara jun da guardiziillak eoten tzian an e! E bijilatzen zeati proibittuta zeon ba! Errotak... baño ustet ordun e guardiziillakin primeran arreglatzen zala Monteko ori, zeati bestela ara juten tzien baserritarrak danak arrapauko sittuen, baño guardiziillei ustet e ondo paatzen ziela aek da "todos deacuerdo"... emendik gauez jute giñan astookiñ

X: Eta emen beeko errotak eta...?

IE: Bai, baño orik itxitta zeren, eta ura salbajego eo an mendin, ortxe mendin dao aura! Ta au bakizu kamiñon ondon, orik itxitta zeen orik!

X: Bestela normalen Lizaatzua eamaten zenduen?

IE: Bai bai, bestela bai.


Imanol Etxezarreta (IE) eta Itziar Arrizabalaga (I)
Aranburuetxeberri (Zumarraga)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474