X: Jolasen da ibiltzen tziñaten kalen?
M: Kalen? Bai.
X: Zertan jolasten zenduen?
M: Pelotan e ibiltze giñen, asko es pelotan
e, baiña kao jolasteko enian aukera asko isen baiña, bueno pelotan.
X: Pelotan nun itten tzenduen?
M: Eosein tokittan, ataittan e! Amen Urretxun
emen portikotan, da Eitzan oindio, oin daon frontoi txiki bat.
X: A bai.
M: Baiña nik ortaako asti gutxi isen diat.
X: Ta beti euskeraz itz eitten zenduen?
M: Eitzan beti euskeraz, bai, bai nik emen enon
e koadrillaik isen, kao! Nee familia Eitzan bisi san, eta ni onaa
etortze nitzen goisen. Geo illuntzen gauen etortze nitzenen, etxea
jute nitzen lo ittea, ta geo ba geatze nitzen ba igual eunen batzutan,
eo askotan, geiyo igual andik etorri bearrik, ibilli bearrik ezpalin
bazeon, onek esan dona, ba Eitzako zea ortaa jute nitzen, da emakumei
e zeak e pixkaat ondo ipintzen e zumak, zuitzeko ta ola, demporia
pasatze non, baiña bestela nik kuadrilla Eitzan izan non beti,
ta guk beti euskeraz.
X: Eitzan e bai?
M: Bai, bai, bai, bai gaiñea oso euskalduna,
oso euskaldunak giñan danok gaiña! Koadrillan guk iñoiz ezkendun,
iñoiz etziuan ertetzen iz bat erderaz, esta naitta re!