Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 San Martin
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Eusebio eta
Juan Pedro Betegi—

Euxebio Betegik (E), berekin egindako hainbat saiotako batean, txerria hiltzen zeneko eguna nolakoa zen adierazi zigun. Urtean bat edo bi txerri hiltzen ziren, bat San Martin aldera (azaroan) eta bestea San Blas aldera (otsaila). Horrek ere bazuen bere azalpena, negua baitzen urtarorik egokiena txerria hiltzeko, eulirik ez zen nonbait aro horretan.

Egun handia omen zen txerria hiltzen zen hura, esaera bat ere ba omen du: "Txerriya ildako astea, ta ezkondutako urtea! Txerriya ildako astea re gozua izate ek eta ezkon berrin urtea re ala izango ek!" (Euxebiok berak eman zion azalpena esaerari ere).

E: Gure osabak, aman anaiyak, iltze zian txerriya, eta beti illuntzen iltze genduan.

X: Ta noiz izaten tzan?

E: Ba ori, ortxe Sa(n) Martiñak ingurun, gabonak alden. Eta ordun ba txerrie il da, izate uan ba, gibela jan. Gibelakin afaltze uan.

X: Ilberrin, txerrie il berrie, ta gibela jan. Ze iltzen tzon zuen etxen bakarrik, ala ingurukota juten tzan?

E: Basarri geiyotan e bai, iltze zian ba Mutillon e bai, or Mutillo baserriya, eroi iñ uan, eta iñor ezte(k) bizi, ba desaparecido zeok. Ura Antzuelako parten zeon. Area re jute uan eta, Mendizabal, Ipiñarritta ta oieta re uste(t) baietz.

X: Ta nola iltzen tzon?

E: Ba kutxillokin. Gantxoa sartze zoan okotzen, eta artu ta ekartze genduan maiyan ondoa, ta maiyan prast! bota; batzuk eutxi, pare bat iru bat laun izate ittuan arei eusteko, eta beste(k) ba sangrau itte zien, iltzaillek.

Geo beste bat eote uan odolai buelta(k) ematen, barriñoi baten, odola zeatu etzeiñ, sekatu etzeiñ, geldittu etzeiñ, geo buzkantzak, odolkik itteko.

X: Ta gero zer eitten tzan?

E: Gero garbittu, erre, garookiñ. Garoa gaiñea bota ta, ba bizarra erre itte gendiun txerriyai, eta geo ba ikullua eo, egualdi ona balin bazeon, ba kanpon igual itte genduan. Okotzen sartze gendioan ola makilla, zea egur bat, da zuti ipintzen genduan txerria, muturrez goora, ankaz beera zuti. Eta geo garbittu itte zien.

X: Baño ori iriki ta gero ala?

E:Iriki ta gero, barrua dana kendu, eta gero ba makilla, eo egur baten ipintze uan zuti, eta bizkarren itte zoan ebagi bat ola, bueno ori garbittu ta geo itte zoan. Garbi-garbi itte zian, eta garbittu ta geo, ola bizkarren goittik barreneaiño ebagi bat itte zoan kutxillokiñ, oztu daiñ azkarrao.

X: Gibela esate zu jan itten tzala, beste zerbaitt aprobetxazten tzan?

E: Bueno, aprobetxatze ittuan baiña, momentu ortan gibela izate uan lenengo aprobetxatzen tzana, gibela eta guntxurrunak eo ola e bai baiña...

X: Estek eta?

E: Estek eta orik geo garbittu, eta txoixok sartzeko.

X: Biotzak eta olako gauzak?

E: Ori jan itte ittuan. Orik e igual gibelakin batea jango ittuan. Eta puxikea, txerriñ puxikea, txixapuxikea, ba gu muttikok, eta ba, txixa kendu, ustu eta andik urrungo eunen eo, pixkaat sekatze zanen puztu itte genduan. Puztutze genduan, globua bezela, da geo muturra itxi, fuerte, estu-estu-estu, da baloian ibiltze genduztean, puskatu arte.

X: Kabezudok ibiltzen duena?

E: Bai, ebaliko due. Gu baloian ibiltze genduztean. Aik eta puskatu arte, puskatze uan eta urrungo txerriya ill arte kitto! Baloiyik etzoan. Sekatze zanen naikua ximela geatze uan e! Geo beti arrapatze zian giltzamat o zeoze ta pomp! Eta fuera.

Bestalde, Aranburuetxeberri baserrian (Zumarraga) esan zidatenez, garai batean ostiraletan ez omen zen txerririk iltzen.


Euxebio Betegi (E)
Beidakar baserria (Urretxu)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474