Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

 Garai bateko bizimodua
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Kandido Salaberria eta
Ixabel Izagirre—

Garai bateko bizimoduari buruz Kandido Salaberria zenarekin eta Ixabel Izagirrerekin ere hitz egin genuen. Hona hemen pasadizo bat:

X: Elurre eitten tzonen e eskola juten ziñeten?

K: Eskola? Bai!

X: Oiñetakok eta?

K: Ja ja!

I: Eta soiñeko barrenak? kandelak inda!

K: Ordun prakaik etzian emakumek jazten da!

I: Illuntze ingurun jostea jute giñen, bueno atsalden jostea jute giñen. Illuntzen etxeakon gonabarrena jotze ziun edurrak, edurreskiña, ba dana kandelakin, ta oe danak ebakita eukitze giñuzen, izotzak, zu, goor – goor inda gonabarrena!

X: Izotzakin?

K: Bai!

I: Eske, len etzeon ezkontzeik, josten ezpazekizun o koziñan!, zian ba, eskontzeko emakumek jakin bar tzon etxeko goraberia.

I: Gure bizimoua izin da... dana, dana bata besten segidon, ezertako denboraik ez, ezta ezertako re!

X: Lana!

I: Lana, lana goora ta lana beera! Iya etortzeako, pentxaizu, Santaarbarati eskolati etortzen giñan illara! Eta katilluk, amak eukitze zittun zazpi katillu esne igual bakoitzantzako, lurrezko katillu batzuk izaten tzian len, aundik; ba aundienai pasaizon tak! Beatza sartuko gendiun! Ta oso mixkiña giñan gu! Beatza sartutako ura ez gendun jango!

X: A bai?

I: Da tak! Pasaizon aundienai sartuko gendun. Gaur txikiena apartatzen ibiltzen dia gaurko gaztek! Baiño, guk aundiena, nola etzan janari zeaik!

X: Ori goizetan, esnea bakarrik artzen zenduen?

I: Gosaldu? Bai esnezopak, o artazopak, o talua. Eta ogiya, ogiya jateko lenengo artapusketia jan bar isate gendun, eta nola ez gendun nai-izaten artapusketaik, bazkaittan lenengo, artapusketia ta gero ogipusketia, eta artapusketa ori jartze gendun ola txakurre(k) jateati, txakurra(k) muturrai iurtziko zion, baiña ari re etzako gustatzen artua , geo, muturren iurtzi ta geo jan in bear! Pentxaizu, ze ori bizimou goorra da e! Txakurra(k) muturrakin ikutu in dola jakin da, jan in ber!

K: Artua izeten da gaiñea leorraua, ta gaiñea astuna izeten da, inberri xamar arrapau ezkeo ainbeste, baiña pixkaat zaartzea indakon, ura, aek e, ezto gustoik, ura masa bat da."


Kandido Salaberria (K) eta Ixabel Izagirre (I)
(Urretxu)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474