Inoiz bukatzen ez ziren lanei aurre egiteko auzolanean aritzen
omen ziren garai batean. Ines Anduagak (I) kontatu zigun,
Matxain Behekora egindako bisitan, nola moldatzen
ziren lan horiek egiterakoan. Honakoan Ines (I), bere alaba Maria
Jesus (MJ) eta hirurok aritu ginen.
X: Ta auzolanen ze lan eitten tzien ordun? Bat laiaketa
ordun ez?
I: Laiyatzen eta gero artua sartzen tzanen da,
artua sartzia re ba jendia,... Aiskibetetakok eta, esto, Matxaiñ
Erdikua bestia.
MJ: Bai danak juntau eta artoa sartu.
I: Auzoko danak juntau eta artoa sartu.
MJ: Artua ta babea in ber tzeen.
I: "Ze ordutan" ordun etzion telefonoik eta
eser da "bueno se ordutako konponduko dezue lurra ta? Ba eingo
deu lekaio bat" esate gendun. Lurre konpondu ta ordun nola etzan
trenik eta, gutxi trena oso gutxi ibiltze zien, kotxeik es ta,
eta fabrikaik e es saratekin, da seittun e entzute zan lekaio
iñeskio o txistu iñ, eta ordun danak etorri, eta...
MJ: Baita garijotzea re bai.
I: Baita, eta gero artua sartutakon gastaiya
ta ardoa ogiikin, ba goixe bazan amarretakoa ta atsalden bazan
merinda, ori...
X: Gaztaia zer, etxen eindakoa?
I: Ba emen eitte gindun ni txikie nitzela ardiikin,
gero erositakoa Mendizabaldik ero... bai baiño etxen eiñ ni gastia
nitzela ardiikiñ eitte gindun.