X: Ta ze lan itten zendun an , Leazpin?
B: Eitte gendun bomatan, geo aek e bukau sianen
e maillukak, seak e bai, matxinon, da geo aek e, rebarbak e isen
dittuu.
X: Makina batzuk rebarbako?
B: Makinak? Ez, da askar gaiñea ibilli gaiñea
e! An e bat e dan! Dan! An ura ertetze zan da, an pieza bat atetzen
da, an beste bi tta, aik e beron in ber isete sian da, ta an e
oolaxe, uuuu! Ostu baiño len.
X: Ta aberik eingo zenduen, beatzak galdu ta olakok!
B: Ua baiño txarraua, sean e an e Atxurtzan
ibilli giñanen da, an basian e beatzak mostutakok, baiño, an e
aletak eitten an, oie(k) bomak ittuan, e bertan soldatze zian
da gauzak, txapak izate zian, daka! Diki! Bat ta! Ta! Ai sien
peligrosok ta ni(k) arten e eskua lijerogo.
Gisona jatorra bestaat e, ura re emendi jun tzan zeera, Biskai
aldea o ua, oei Korea esaten dioe, or e zan baserri bat Saardotei,
Saardotei baserriya zan, orko gisona san oñetiarra isatez, Luxiano,
oso gison jatorra, da aekin, " emen e askar ibili bearra seok!
Eta kontuz e argi!" aek e, dixparua emate xakon da, sartu daka!
Ra! Ta! Da an e , an diki! Daka! Ibili nitxian.
Geo aleta txikik itten tziana zeon, ni nitzan tokiñ. An e,
sabillen Leaspiko bat, ta aek e ondo emate gendun martxa aura.
T a geo bestaat e , Eskio esaten tzioen, baiño ura gisona... nik
es takitt e ... an pixkat e bestei e bakizu zeaittea ta gustatze
zitzakon da, an ipini zuen ura, ipini suen seatan eta, gois baten
ja ta dia! Ni enitzan kontuatu, eta bokailloko garaiya zan, beatzittan
bokailloa jate gendun, ta sea itten tzan ola geau giñan da, ori
karrillea kamilla ateata, Fleta ta an tzabiltzan ta orduako eamango
suen gison ori. An ikuste ittut e beatzak zapal! Beatzak sian,
goman, sean, neumatikon seakin eukitze gendun ba! Beatzak defenditzeko!
Ta gomak ososoik, beatzak puskauta..."
Bautixta Alberdi (B)
Leturiondo baserria (Zumarraga)