E: Eta isete sian aarkak ordun ba, aittak itte
sittun ganaumaten narruukiñ, aarkak beak joste zittun... bai emen
oiñ dantzarik eta eralteittue ba, ba ola postura ortaa joste zittun
aittak, ta amak itte sittun aarkantzako sokak ardiñ illeekiñ.
Itziar (alaba): " dana etxen gizonak, dana etxen!"
X: abarka e etxen einda? Eta nola eitte zian?
E: ba... nola esango nizuke, onetxen, au baiño
aunditxooko, koadroko egurrezkua zan tabla bat, ool bat, eta bazeukan
aittak, zulatxikiya esaten gendiun guk, aekiñ ttaka – ttaka markatze
zon, eta an iskiñako eukitzen don joskura zea aura, narruzkua
isete zan, eta ua antxe suloti suloa pasatze zon, ta geo tira
ein da neurriñ ipiñi ankaako...
X: eta gero e sokak artillekiñ?
E: geo, ardiñ illeekiñ amak itte sittun ...
txabilla bat isete san, txabillia esate zitzakon, aekiñ itte sittun
e ... ardiñ e illeekiñ sokak aarkantzako.
X: eta galtzak e bai?
E: eta galtzak e bai!
X: dana etxen?
E: dana etxen!.
Beste testu bat ere aukeratu dut, oraingoan sorgin kontuei buruzkoa.
Dirudienez telebistarik ez zegoenean, eta baserrian iluntze aldera,
zenbait lan egiten zituzten bitartean (artoa zuritu, babak aletu...),
errosario errezatzea gain, hainbat istorio kontatzen zituzten; tartean
sorgin kontuak . Euxebik esan bezala horietako asko "Eibarren
eskupeta asmautakon danak iskutau sian".
E:
ai giñan beiñ beiyakiñ souan ai giñan lanen, antxe etxe ondon
bertan, ta guk ezkendun ezerre ikusi, baiña etorri zan ola aize
bolara bat oso berua, ta esan tzon Anastaxiok "etxea jun bañau!".
Eta kendu beiyak, eta aria o erraminttia bertan utzi, eta etxea
jun giñan. Eta emen Iriongo Anttonik eta esan tzuen ordun ba su
bat pasa omen tzala, guk ezkendun ikusi. Ta su bat pasau zala,
guk e bai beotasuna ikiagarriya sentittu gendun.
X: Su bat pasau zala?
E:
sua pasau zala goiyan.
Itziar (alaba): Ba goiyan bai, bai! Pasatzen zan e! Ni ikusitta nao!
X: A bai?
Itziar: Inixio ta biyok, gue anai, nere anai gaztena ta biyok, bai, bai, olaxe
goiyan, ba aeroplano bat pasako balitz bezela, ez ain goiyan,
baiño rast! Ola su barrara bat! Anbotoko señoria zala esaten tzan,
ilia orraztu ta ilia orraztu eoten
tzan bai!
Eztakit gauzaorik ikuste
ezpaittuzu ezta? ba ez tezu.. baiño oiñ ikaragarri izkutau dia,
eztakit beste sorgin batzuk etorri dia...
X: aundigok!
Itziar: oingok eztakit nolakok izingo dian, bueno! Eske len ikusittako gauza
orik, ta esango zue zezelebrekeiyak dian, baiña...
X: Ori nundi noa pasatze zan?
Itziar: orrutz, beti direzio ortan jute zan, Anboto aldea jute zan beti. Emen
Zumarralde aldeti ezta? Beasaiñaldeti etorri esan daiyun, ta beti
Anbotoa, Deskarga aldea, Anboto an dao(...) orrutz sekula
ez, bati ara.
Aitor (laguntzailea):
Eta su bat bezela or...
Itziar: Bai,bai ola barrara bat. Ze esango nizuke ba nuik oaiñ (...) ola atzea
etzan gelditzen ezerre, dana batea juten tzan.
X: ori ikusitakon ze iten tzenduen?
Itziar: ezerrez, juten tzan da akabo! Guk beotasunik ezkendun sentittu, ola pasatzen
ikusi bai. Oindik anaya esan diabe " beittu beittu i, Anbotoko
señoria baijoa" jun da, ba kitto! Akabo!
E:
nik estakit ori sela isingo dian, baiña ola aitze zan bai.
Itziar: oin beintzat eztiala iusten olako gauzak ordun...
Euxebi Aiastui
(E), Itziar (alaba) eta
Aitor Lizarazu (laguntzailea)
Mendizabal baserria (Urretxu)