M. Jesus Arrieta (M) eta Inixio Salaberriarekin
(I) izandako elkarrizketetatik honako atala aukeratu dugu. Bertan,
garai batean aia haurrak hazteko (eta zenbaitetan bazkalondoan
ere bai) erabiltzen zela adierazi ziguten.
X: Or beste bat, e, etzan
mookilla, nei amonak eitten tzona
fiñagoa zan...
I: Aiya
M:
Aiya!ura gariñ iriñakiñ...
I:
Aua gariñ iriñakiñ, jo!
X: Ta ura nola itten tzan, berdin berdin?
I:
Igual-igual, mookilla bezela, urare,...
I:
Aua azukarrakin, aua... azukarra botatze zitzakon da, jo! Aiya!
Jo ni gaurre jango nuke! Eztet
aspaldi jan baiña!
M:
A aiya? Umek
beiñ e... pixkaat e koskortu ezkeo aiyakiñ azten tzian umek!
I: Gaur, gaur aiyik umetan iñook ezto usauko,
eta gure denboran e... sea
aiya, bueno! Ze
platerkaa jan aiya! Ze platerkaak! Alimentua? Or, oiñ ezta aitzen
baiño or garai, bateko pelarreko ta besteko estakit...ze emate
ziela umei tta! Baten burua azitze ziztela, besten...
M:
Pelarrorrekin burua azte zizakoela ta...
I: Ba bueno, ba guk
aiya jan gendun kantidadia e! Ba guk aiya jango gendun sei zazpi
bat urtearte bai!
M:
Jaiyetan da itten tzan, aiya! Geo, kanela pixkaat e botatze zitzakon,
gustua ematen tzion, ta gozua zan e?
I: Ba, jaiyan, jaiyan, postreako.