2.-
Izenak eta izenordainak |
a) Pertsona izenordain:
Pertsona izenordain arruntak Euskal Herri osoan erabiltzen direnak
direnez, ez ditut aipatuko. Bai ordea, hauen baliokide indartuak:
neu, eu, geu, zeu, zeuek
3.Pertsonarako bi izenordain ageri dira, bata singularra eta
bestea plurala: bera[2]
eta erak.
"... potentzi gutxi ziento beinti zinkon
etortze zan ta bea re allau ezinda...."
"... bueno ba beak e ba emetxe gukin batea lo ite
zon..."
"... ba een kartoiakin da, aglomerauakin
da o oolakin iñ departamentuk..."
"... aarik e geotxio bota eta eak nai zuen ba..."
b) Izenordain zehaztugabeak:
Izenordain zehaztugabeekin hasi aurretik galdetzaileak aipatu
behar genituzke, ikusiko dugun bezala, zenbait izenordain hauek
oinarritzat hartuz sortzen baita:
Galdetzaileak:
- Nor / Zein galdetzaileen arteko erabileran
ezbairik gabe zein erakoak dira aztergai dugun inguruan
erabiltzen direnak:
- " ... ta an koziñerua bakizu zein
tzan gaiñea?..."
- "... gero gerrakon berriz e garie eitte gendun, baño kendu
eiten tziuen ayuntamentun, estakit zeñentzako
eamaten tzuen baño..."
Aipatu berri diren galdetzaileez gainera, badira beste galdetzaile
batzuk ere. Nahiz eta izenordain ez izan, zenbait adibidek erakusten
digunez, hala jokatzen dute:
"...zenbaittek in balio, zenbaittek in balio nik
in dioan bi oik!..."
Galdetzaile hauetatik pluralerako galdetzaile analogikoak sortzen
dira:
"... bata bat eta pijamia ta eztai zertzuk
eaman tzuen diruipae e!..."
Galdetzaileetatik erakarritako izenordain zehaztugabeak:
Aztergai dugun lurraldean norbait/ zerbait erako izenordainak
ez dira asko erabiltzen, eta horien ordez baten bat eta zer edo
zer erabiltzen dira. Hona hemen zenbait adibide:
- Norbait / zerbait:
Zerbait izenordaina erabiltzen da norbait
erakoa baino gehiago. Gero aipatuko dugun bezala norbait
erabili beharrean baten bat erabiltzen da[3].
"... ba joño zerbaittekiñ adornau... an ikusitta
zerbaitt baneukian..."
- zer edo zer erakoak:
"... arreglua, arreglua zeoze partxe bota, zeoze
partxea baiña, etzon e, denbora gutxiko arreglua zan e!..."
- edo + galdetzailea:
"... Gerra inguru ortan eo aisek bota ittu postek
eta Beaingo astua akau son indarrak da laguna tokau zeiken
da ura akau zon, eskerrak, ua zan tokiñ eoseiñ
tokau zeiken da ..."
- ezer / inor:
Izenordain hauek ezeztapen zentzua duten perpausetan ageri
ohi dira gehienbat:
- "...Badiolan fabrikan neillen orduako ta an e iñorrez
ta ..."
- "... indarrik ezertako ez, motor bat eta ezerrez,
ordun etzeon ezerre..."
- norbera:
" ... geo kanpotako jendea sartzen asi zan garaiyan
oi ikusi itte uan pixkaat e ze jaten tzon da bueno ba nor
beak e ba prueba itten asi tta,..."
Baten bat egiturako izenordain zehaztugabeak:
"... Batematek ezkondu bar tzonen urtebete
aurreti artzaiyai enkargatze zion koltxoiya itteko illek,..."
a) Izenen deklinabidea:
Hona hemen deklinabide taulak(Bizidunak eta bizigabeak kontuan
hartuz):
Mugagabea:
|
-a
|
-e
|
-i
|
-o
|
-u
|
Kontsonantez bukatutakoak
|
ABSOLUTIBOA
ZEIÑ |
alaba
plaza |
ume
etxe
|
ardi
zubi
|
otso
baso
|
katu
ikullu
|
gizon
ezur
|
ERGATIBOA
ZEÑEK
|
alabak
plazak
|
umek
etxek
|
ardik
zubik
|
Otsok
basok
|
Katuk
ikulluk
|
Gizonek
ezurrek
|
PARTITIBOA
|
alabaik
plazaik
|
umeik
etxeik
|
ardiik
zubiik
|
otsoik
basoik
|
katuik
ikulluik
|
gizonik
ezurrik
|
DATIBOA
ZEÑI
|
alabai
plazai
|
umei
etxei
|
ardii
zubiri
|
otsoi
basoi
|
katui
ikullui
|
gizoni
ezurri
|
GENITIBOA
ZEÑEN
|
alaban
plazan
|
umen
etxen
|
ardiñ
zubiñ
|
Otson
bason
|
katun
ikullun
|
gizonen
ezurren
|
SOZIATIBOA
ZEÑEKIN
|
alabakin
plazakin
|
umekin
etxekin
|
ardikin
zubikin
|
otsokin
basokin
|
katukin
ikullukin
|
gizonekin
ezurrekin
|
MOTIBATIBOA
ZEÑEATIK
|
alabakati-k
plazakatik
|
umekati-k
etxekatik
|
ardikati-k
zubikatik
|
otsokati-k
basokatik
|
katukati-k
ikullukatik
|
gizonekati-k
ezurrekati-k
|
DESTINATIBOA
ZEÑENTZAKO
|
alabantzako
plazantzako
|
umentzako
etxentzako
|
ardintzako
zubintzako
|
otsontzako
basontzako
|
katuntzako
ikulluntzako
|
gizonentzako
ezurrentzako
|
INESIBOA
NUN
|
plazatan
|
etxetan
|
zubittan
|
basotan
|
ikullutan
|
ezurretan
|
LEKU GENITIBOA
NUNGO
|
plazatako
|
etxetako
|
zubittako
|
basotako
|
ikullutako
|
ezurretako
|
ADLATIBOA
NOA
|
alabana
plazataa
|
umena
etxetaa
|
ardiña
zubittaa
|
otsona
basotaa
|
katuna
ikullutaa
|
gizonana
ezurreta
|
ABLATIBOA
NUNDIK
|
alabaandi-k
plazatati-k
|
umeandi-k
etxetati-k
|
ardiandi-k
zubittati-k
|
otsoandi-k
basotati-k
|
katuandi-k
ikullutati-k
|
gizoneandi-k
ezurretati-k
|
Singularra:
ABSOLUTIBOA
ZEIÑ
|
alaba
plaza
|
umia
etxia
|
ardiya
zubiya
|
otsua
basua
|
katua
ikullua
|
gizona
ezurra
|
ERGATIBOA
ZEÑEK
|
alabak
plazak
|
umek
etxek
|
ardik
zubik
|
otsok
basok
|
katuk
ikulluk
|
gizonak
ezurrak
|
DATIBOA
ZEÑI
|
alabai
plazai
|
umei
etxei
|
ardiyai
zubiyai
|
otsoi
basoi
|
katui
ikullui
|
gizonai
ezurrai
|
GENITIBOA
ZEÑEN
|
alabana
plazana
|
umena
etxena
|
ardiña
zubiña
|
otsona
basona
|
katuna
ikulluna
|
gizonan
ezurran
|
SOZIATIBOA
ZEÑEKIN
|
alabakin
plazaakin
|
umekin
etxeekin
|
ardikin
zubiikin
|
otsokin
basokin
|
katukin
ikullukin
|
gizonakin
ezurrakin
|
MOTIBATIBOA
ZEÑEATIK
|
alabakati-k
plazakati-k
|
umekati-k
etxekati-k
|
ardikati-k
zubikati-k
|
otsokati-k
basokati-k
|
katukati-k
ikullukati-k
|
gizonakati-k
ezurrakati-k
|
DESTINATIBOA
ZEÑENTZAKO
|
alabantzako
plazantzako
|
umentzako
etxentzako
|
ardintzako
zubintzako
|
otsontzako
basontzako
|
katuntzako
ikulluntzako
|
gizonantzako
ezurrantzako
|
INESIBOA
NUN
|
plazan
|
etxen
|
zubin
|
bason
|
ikullun
|
ezurran
|
LEKU GENITIBOA
NUNGO
|
plazako
|
etxeko
|
zubiko
|
basoko
|
ikulluko
|
ezurreko
|
ADLATIBOA
NOA
|
alabana
plazaa
|
umena
etxea
|
ardiña
zubia
|
otsona
basoa
|
katuna
ikullua
|
gizonana
ezurrea
|
ABLATIBOA
NUNDIK
|
alabaandi-k
plazati-k
|
umeandi-k
etxeti-k
|
ardiandi-k
zubiti-k
|
otsoandi-k
basoti-k
|
katuandi-k
ikulluti-k
|
gizonaandi-k
ezurreti-k
|
Plurala:
ABSOLUTIBOA
ZEIÑ
|
alabak
plazak
|
umek
etxek
|
ardik
zubik
|
otsok
basok
|
katuk
ikulluk
|
gizonak
ezurrak
|
ERGATIBOA
ZEÑEK
|
alabak
plazak
|
umek
etxek
|
ardik
zubik
|
otsok
basok
|
katuk
ikulluk
|
gizonak
ezurrak
|
DATIBOA
ZEÑI
|
alabai
plazai
|
umei
etxei
|
ardi(r)i
zubi(r)i
|
otsoi
basoi
|
katui
ikullui
|
gizonai
ezurrai
|
GENITIBOA
ZEÑEN
|
alabana
plazana
|
umena
etxena
|
ardiña
zubiña
|
otsona
basona
|
katuna
ikulluna
|
gizonan
ezurran
|
SOZIATIBOA
ZEÑEKIN
|
alabakin
plazakin
|
umekin
etxekin
|
ardikin
zubikin
|
otsokin
basokin
|
katukin
ikullukin
|
gizonakiñ
ezurrakin
|
MOTIBATIBOA
ZEÑEATIK
|
alabakati-k
plazakati-k
|
umekati-k
etxekati-k
|
ardikati-k
zubikati-k
|
otsokati-k
basokati-k
|
katukati-k
ikullukati-k
|
gizonakati-k
ezurrakati-k
|
DESTINATIBOA
ZEÑENTZAKO
|
alabantzako
plazantzako
|
umentzako
etxentzako
|
ardintzako
zubintzako
|
otsontzako
basontzako
|
katuntzako
ikulluntzako
|
gizonantzako
ezurrantzako
|
INESIBOA
NUN
|
plazatan
|
etxetan
|
zubittan
|
basotan
|
ikullutan
|
ezurretan
|
LEKU GENITIBOA
NUNGO
|
plazatako
|
etxetako
|
zubittako
|
basotako
|
ikullutako
|
ezurretako
|
ADLATIBOA
NOA
|
alabana
plazataa
|
umena
etxetaa
|
ardiña
zubittaa
|
otsona
basotaa
|
katuna
ikullutaa
|
gizonana
ezurreta
|
ABLATIBOA
NUNDIK
|
alabaandi-k
plazatati-k
|
umeandi-k
etxetati-k
|
ardiandi-k
zubittati-k
|
otsoandi-k
basotati-k
|
katuandi-k
ikullutati-k
|
gizoneandi-k
ezurretati-k
|
b) Deklinabideari buruz zenbait ohar:
- Ergatiboa: (Nork kasua):
Ergatiboa (nork) singularra eta pluralaren
marka (A)K da. Ondorioz, bai absolutibo pluralerako, bai ergatibo
singular eta pluralerako forma bera daukagu. Beraz, ondorengo
adibideetan ikus daitekeenez, forma hauek bereizteko azentuaren
kokapena eta testuinguruaren laguntza beharrezkoa dira:
NORK singularra:
nire gizonak egin zuen >
nee gizónak eintzon
errotariak egiten zuen > errótarik eittentzon
NOR plurala:
eduki nuen ba jatorduak >
eukinon ba jatorduk
egin zuen ardiak moztu > eintzon árdik
moztu
NORK plurala:
umeek ez zekitela nola egiten zen
> úmek etzekiela nola ittentzan
Erratzukoek igual esango zuten > Erratzukok
igual esango zuen
- Datiboa (Nori kasua):
Datiboari dagokionez orokorrean (i
bokalez amaitzen ez denean), azentuak bereizten ditu singularra
eta plurala.
alábai / álabai
errépei/ érrepei
- Genitibo (Noren) eta inesibo
(Non) singularrak:
Genitibo (noren) eta inesibo(non) singularrek
forma bera dute. Testuinguruak bereizten ditu.
NON:
- kalen bai bizi
- mendiñ zelai saillak
- bi orduko biden
|
NOREN:
- artua sartzezan prasen gertuago
- brasen ondotio
- eskun gañen
|
- Destinatiboa (Norentzat kasua):
Destinatibo atzizkia – TZAKO da[4]:
eskolentzako zerbai kendu...
neetzako lanik txarrena...
- Ablatiboa (Nondik kasua):
Nahiz eta lau modu ageri diren ablatiboa eratzeko, elkarrizketatuek
lehengo bi aukerak erabiltzen dituzte, eta hauen erabilera erabat
arbitrarioa da, hau da, berriemaile berak aukera bat zein bestea
erabili du bereizketarik egin gabe.
-TI/DI:
"... gu atzeti ta frente eman tziun
bei batek, amak jirau ta asi zaku seika... mekabenlaputa!..."
"... artu faola oi tta bagiñuzen ba etxeti
zema metro, ba Euxebion etxeti etxe ondon bertan,..."
-TIK/DIK:
"... ori Fernandok politta in tzon ori bai,... jakiña txerriya
arrapau onek esan dona makillatik arrapau
ta... juntzianen atia jo zuenen umia zeukela lotan da, umia
zeukela lotan da ixillik eoteko ta,..."
"... eta aura motill ura jun bar tzon Zuloaatik
beera, oñ kamiño ona daukun bezela ordun kamiño txarra zan,..."
Espresio bihurturik ageri da gehienean ondorengo –TIO marka,
hitz eta esapide gutxi batzuetan aurki dezakegu:
- TIO/ DIO:
"... bai erosotu orratio e!..."
"... San Juan goizen emen zelai ontan oindio
ba irurok ibilli giñan,..."
Azkenik, oso gutxitan, baina zenbait elkarrizketatuk erabili
du honako forma hau ere:
- TIKAN:
"... nunbaittetik ekarri in ber da seon tokittikan,
ordun errotak itxitta ta oindio,..."
"... ori Oleta pasau, andian beera
junda, Martitta ondon..."
Badirudi –tikan atzizkia eransteko berrikuntza hau indartsu
ageri dela Euskal Herriko ipar ekialdean, eta Deba bailarako
mugetan ere agertzen omen da.[5]
- Partitiboa (Norik/ zerik kasua):
Partitiboan ez da ageri, Tolosaldean Irene Hurtadok bildu
zuen –rikan markarik.
"... sekula etzan faltatzen mezaik,..."
"... illero leen esan diana, edurrik
aundiena bazan e, illan lenengo jayan jutegiñan neskak eta
illan bigarrenen motillak..."
- Motibatiboa (Norengandik/ Zergatik kasua):
Tauletan agertzen den bezala, -KATIK atzizkia ageri da
orohar. Hala ere, (G) ATIK / IO ere topa daiteke zenbait
kasutan. Nahiz eta bi atzizki horien erabilera hiztunaren esku
egon, badirudi joera nagusia –KATIK atzizkia erabiltzearen
aldekoa dela.
"...kea itten tzan da, kao, beeko sue aurren beotuta atzen
ostu! Atea iriki in ber izaten gendun keakatio..."
" ... eman oixe, oiñ baño goorraoa zan... oiñ baño goorraoa
zan ordun e,...gu eo rekreon beandugo sartu, eo... ordun egurra
ematen tzan e! tareakati, ta gauzakati
eta oixe!..."
Honelako egiturak ezagunak dira Legazpin[6],
Ataunen[7], Zegaman[8],
Lazkaon[9], eta badirudi
Leitza[10] aldean
ere ezaguna zela.
Goian aipatu bezala, beste zenbaitetan (g)ati azaltzen
da:
"...ori ebitatzeati zan ilberan eittia..."
Beste zenbaitetan ere honelakoak ageri dira:
"... eta ori isen tzan orreati..."
"... zeatio..."
- Adlatiboa (Nora kasua):
Nor kasua aztertzerakoan, bizidunen deklinabideari dagokion
atalean, g ez da ahoskatzen:
"... eta gero nunbaitt jakin tzon nola ibiltze giñan
da etorri san, Bitorina son isena, Bitorina oi gure amana
ta,..."
"... eta esan tzian ba ordu gure amana
jun bar tzea zu Lazkaora,..."
- Birdeklinabidea:
Deklinabide atzizki bati beste bat erantsi dakioke, hau gertatzen
denean birdeklinaturiko hitz bat dugula esan dezakegu:
- (ra)koan:
"...datorren perikon ja ta eatsikoyat..."
"...etxeakon kargau eta..."
- zko:
-"z" instrumentalari–"ko" erantsiz lortzen da atzizkia:
egurrezko / gizonezko / arizko
|